Norvegiarren zubia (Tolosa)
Norvegiarren zubia edota Mustad zubia, Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen oinzubi bat da, Oria ibaia zeharkatzen du.
Norvegiarren zubia | |
---|---|
Norvegiarren zubia ala Mustad zubia. | |
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°08′00″N 2°04′50″W |
Arkitektura | |
Izena, 1906an antzinako zubia norvegiarrek eraiki zutelako darama. Norvegiar kolonia hau Tolosan XX. mendearen hasieran bizitzen jarri eta metalurgia lantegi bat sortu zuten, gainera Euskal Herrian iraupen-eskiaren kirola ere lehenbizikoz sartu zuten.
1983ko uholdeek asko kaltetu zutenez erakutsia izan zen.
2009an hormigoi armatuzko egitura duen oinzubia eraiki zen. Asmatu enpresako Jon Izagirre, Pablo Lobera eta Pedro Idorretak diseinatu zuten, eta 476.094 eurotako aurrekostua izan zuen.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.