Norvegiako Galeria Nazionala

Norvegiako Galeria Nazionala (norvegieraz: Nasjonalgalleriet) Oslon dagoen pinakoteka da. 2003tik, Nasjonalmuseet for kunst, arkitektur og design erakundearen partea da. Nazioartean ezaguna da Edvard Munch margolari norvegiarra duen bildumari esker.

Norvegiako Galeria Nazionala
National Museum of Art, Architecture and Design
Kokapena
Estatu burujabe Norvegia
Municipality of NorwayOslo Municipality
Koordenatuak59°54′58″N 10°44′15″E
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1837
Inaugurazioa1837
Arkitektura
ArkitektoaHeinrich Ernst Schirmer (en) Itzuli
Adolf Schirmer (en) Itzuli
Kontaktua
HelbideaUniversitetsgata 13
Webgune ofiziala

    Historia

    1842an sortua, museoa Osloko Errege Jauregian egon zen 1882ra arte, gaur egungo kokapenera lekualdatu zen arte. Estilo historizistako adreiluzko eraikin xumea da, hiriaren erdigunean kokatua, Heinrich Ernst eta Adolf Schirmerrek diseinatua.[1]

    Bildumak

    Bildumak artearen historiako ia garai guztiak hartzen ditu, Antzinako Egiptotik hasi eta XXI. mendera arte. Bere interes nagusia pintura bada ere, altzariak, tapizak, eskulturak, marrazkiak eta grabatuak ere ikusgai daude.

    Azpimarratzekoa da Europa iparraldeko artisten presentzia, Norvegiako eremu geografikotik hurbil daudenak, batez ere margolari alemaniar, holandar eta danimarkarrak; baita abangoardia historikoetako bildumen zabaltasuna eta kalitatea ere.

    Azpimarratzekoa da baita ere Pizkunde eta Barrokoko lanak: Lucas Cranach Zaharra, Grekoa, Joos van Cleve, Van Dyck, Frans Snyders, José de Ribera, Jan van Goyen, Ferdinand Bol eta Salomon van Ruysdael. XIX. mendeko joerak ere errerpesentazio handia dute: Johan Christian Dahl, Caspar David Friedrich, Eugene Delacroix, Goya eta Gustave Courbet; Impresionismoak eta Postimpresionismoak ere presentzia dute museoan: Edouard Manet, Monet, Renoir, Cézanne, van Gogh, Edgar Degasen eskulturak.

    XX. mendeko artisten artean hauek daude: Edvard Munch (artistaren bilduma garrantzitsuenetarikoarekin), Picasso, Matisse edo Braque. Norvegiarren artean Harald Sohlberg eta Arne Ekeland daude.

    Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.