Northumbria

Northumbria edo Northhunbria (Antzinako ingeleraz Norþanhymbra / Norþhymbre) gaur egungo Ingalaterran eta Eskoziako hegoaldean zegoen erresuma anglosaxoi bat izan zen Erdi Aroan. Humber ibaiaren estuarioaren iparraldean kokatzen zuen bere hegoaldeko muga, hortik bere izena.

Northumbria
Norþanhymbra
653  954
Monarkia
Northumbriako bandera

Northumbriako armarria

Northumbriako Erresumaren mapa
Geografia
HiriburuaBamburgh (Bebbanburg)
York (Eoferwic)
Kultura
Hizkuntza(k)Antzinako ingelesa (Englisc)
Historia
Sorrera653
Disoluzioa954
Aurrekoak
Bernicia
Deira
Ondorengoak
Ingalaterrako Erresuma
Eskandinaviar York[[Image:|border|20px]]

Northumbriako lehen erregea Aethelfrith izan zen. VII. mendearen hasieran Bernicia eta Deira erresumak batu zituzten. XII. mendeko Henry Huntingdonekoaren testuan Heptarkiaren barruan kokatu zuen. Bere garairik hoberenean Humber estuarioaren iparraldetik Mersey ibaira eta Fortheraino hedatzen zen (Edinburgo izango zena barne). Baliteke ere handiagoa izana iparralderantz.

Deira izan zena Danelawek konkistatu zuenean Wessexekin batera Ingalaterrako Erresumara osatzera pasa zen. Bernicia izan zena Bikingoen Erresumaren esku geratu zen. 954. urtean daniarrak botatzea lortu zuten baina 1018. urtean Tweed ibaietik iparraldera zeuden lurrak Eskoziaren menpe geratu ziren, bi nazio hauen arteko muga ordutik aurrera ibai horretan aurkitzen delarik. Aurrerago eztabaida gehiago egon ziren baina Yorkeko Anglo-Eskoziar Tratatuak 1237an muga ofizialki zegoen lekuan uztea erabaki zuen, Northumbriaren hegoaldea Ingalaterraren esku geratu zelarik.

Gaur egungo Northumberland konderriaren izena erresuma honetatik dator, nahiz eta bere mugak askoz ere txikiagoak izan.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.