Northrop Grumman B-2 Spirit

Northrop Grumman B-2 Spirit (Stealth Bomber- euskaraz: «ezkutuko bonbaketaria»- ere deitua) Northrop Corporationek garatutako bonbaketari estrategiko balioaniztuna da, ikuspen gutxiko ezkutuko teknologia erabiltzen duena eta arma konbentzionalak zein nuklearrak garraiatuz hegazkinen aurkako defentsak barneratzeko gai dena. Bere kostu handia zela eta, hegazkin honen proiektua nahiko eztabaidagarria izan zen Estatu Batuetako Kongresuan eta Estatu Batuetako Estatu Nagusi Bateratuko kideen artean, garatu eta zerbitzuan jarri zen bitartean. Laurogeiko hamarkadaren amaiera eta laurogeita hamarreko hamarkadaren hasiera bitartean, Estatu Batuek 132 bonbaketari eskuratzeko asmoa zuten. Laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean, Kongresuak 21 B-2 hegazkin baino ez zituen flota bat erostea onartu zuen.[1]

Northrop Grumman B-2 Spirit
strategic bomber with 4 jet engines (en) Itzuli, stealth aircraft (en) Itzuli eta flying wing (en) Itzuli
Fabrikazioa
FabrikatzaileaNorthrop Grumman eta Northrop (en) Itzuli
GaratzaileaNorthrop (en) Itzuli
Ekoizpen osoa21
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Kostua737.000.000 $
Historia
Lehen hegaldia1989ko uztailaren 17a
Zerbitzuaren hasiera1993ko abenduaren 17a
KudeatzaileaAmeriketako Estatu Batuetako Aire Armada
Ezaugarriak
Dimentsioak21 (luzera) m
PropulsatzaileaGeneral Electric F118 (en) Itzuli (4)

Inoiz ekoiztu den hegazkinik garestiena da. 1997an B-2 bakoitzaren fabrikazio-kostua 737 milioi $ ingurukoa zen.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.