Northampton Saints
Northampton Saints (izen ofiziala, Northampton Rugby Football Club) Ingalaterrako Northampton hiriko errugbi talde bat da. Ingalaterrako errugbi txapelketan jokatu ohi du. 1865an sortu zen, hortaz gaur egungo talde zaharrenetako bat da.
Izen osoa | Northampton Rugby Football Club | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hiria | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Sorrera | 1880 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zelaia | Franklin's Gardens (Edukiera: 13.591) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Tony Hewitt | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Ingalaterrako Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2022-23 | 4.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.northamptonsaints.co.uk | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
![](../I/Munster_vs_Northampton_Saints%252C_Thomond_Park_-_10th_April_2010_(4612825473).jpg.webp)
Historia
Samuel Wathen Wigg apaizak 1880an sortu zuen taldea Northampton St. James izenarekin. Hortik etorri ziren bere ezizen biak "The Saints" eta "Jimmies". XX mende hasieran herrialdeko errugbi talde indartsuena bihurtu zen baina Lehen Mundu Gerra ondoren indarra galdu zuen. 1988an jokalari ohi batzuek egitasmoa abiatu zuten talde maila gorenera itzultzeko. Saints Revolution ezizena eman zitzaion eta bi urtetan lahan mailara itzuli zen.
1996an Heineken Kopa abiatzearekin batera Europako taldeak profesionalizatu egin ziren. 1999an ligan bigarren egin zuen eta 2000 urtean Heineken Kopa irabazi zuen, Europako titulu gorena. Ordutik hainbat txapelketa irabazi ditu eta 2011ean Heineken Kopako final berri bat jokatu du.
Lorpenak
- Europako Txapeldunen Kopa (Heineken Kopa)
- Txapelduna (1): 2000.
- Finalerdiak (1): 2011.
- European Challenge Cup
- Txapelduna (2): 2009, 2014.
- Ingalaterrako errugbi txapelketa:
- Txapelduna (1): 2014.
- Bigarrena (2): 1999, 2013.
- Anglo-Galestar Kopa:
- Txapelduna (1): 2010.
- Finalista (6): 1991, 2000, 2002, 2003, 2012, 2014.
- Premiership Rugby Cup
- Txapelduna (1): 2019.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Northampton Saints taldearen webgunea