North to Alaska
North to Alaska (euskaraz Iparraldera Alaskara), 1960ko Henry Hathaway estatubatuarrak zuzendutako western komedia film bat da. Ladislas Fodor hungariar idazlearen Birthday Gift antzezlanean oinarritua dago. John Wayne, Stewart Granger, Capucine, Ernie Kovacs eta Fabian Fortek antzeztu zuten.
North to Alaska | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1960 |
Izenburua | North to Alaska |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa eta Westerna |
Iraupena | 122 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Henry Hathaway John Wayne |
Gidoigilea(k) | John Lee Mahin (en) Ladislas Fodor John Kafka (en) Claude Binyon (en) |
Antzezlea(k) | |
Stewart Granger Capucine (en) Ernie Kovacs Fabian John Wayne Mickey Shaughnessy Karl Swenson Kathleen Freeman John Qualen Joe Sawyer Esther Dale (en) James Griffith Marcel Hillaire (en) Stanley Adams Lilyan Chauvin (en) Douglas Dick Tudor Owen Milton Selzer (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | John Lee Mahin (en) |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
Edizioa | Dorothy Spencer |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Lionel Newman |
Argazki-zuzendaria | Leon Shamroy |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Seattle |
Gertaera nabarmenak | principal photography (en) |
Filmaren hasierako kredituetan Johnny Horton country musikari eta abeslariaren "North to Alaska" abestia entzuten da.
Argumentua
1901, George Pratt (Stewart Granger) eta Sam McCord (John Wayne) urre-bilatzaileak Alaskako herri batean ezagutu eta elkarren adiskide egingo dira. Urrea topatu ostean, Georgek Sami Seattle hirira joan eta haren neskalaguna eskontzeko ekarri diezaiola eskatuko dio. Sam hirira iristean, bere lagunaren neskalaguna jada ezkondua dela ikusiko du, hortaz Angel (Capucine) izeneko frantziar saloon dantzari ederrarekin Alaskara itzuliko da.
Aktoreak
- John Wayne: Sam McCord
- Stewart Granger: George Pratt
- Ernie Kovacs: Frankie Canon
- Fabian Forte: Billy Pratt
- Capucine: Michelle "Angel" Bonet
- Mickey Shaughnessy: Peter Boggs
- Karl Swenson: Lars Nordquist
- Kathleen Freeman: Lena Nordquist
- John Qualen: Erregistratzailea
- Stanley Adams: Breezy
- Stephen Courtleigh: Duggan
- Lilyan Chauvin: Jenny Lamont
- Douglas Dick: Tenientea
Kanpo loturak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)