North American F-86 Sabre
North American F-86 Sabre, AEBetako ehiza-hegazkin modelo bat da. North American Aviation hegazkinlaritza enpresak eraiki zuen, North American FJ-1 Fury modeloaren berdiseinu bat bezala, eta 1947ko urriaren 1an lehenbizikoz hegan egin zuen. Nagusiki, Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadaren zerbitzuan egon zen, baina baita beste hainbat herrialdeen Aire Armaden zerbitzura ere, tartean Japoniako Autodefentsarako Aire Armada, Espainiako Aire Armada eta Koreako Errepublikako Aire Armada.
Mota | Ehiza-hegazkina |
Bidaiariak | 1 |
Eraikitzailea | North American Aviation |
Lehenengo hegaldia | 1947ko urriaren 1a |
Zerbitzu hasiera | 1949 |
Zerbitzu amaiera | 1994, Bolivia |
Egoera | Erretiratua |
Erabiltzaile nagusiak | Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada Japoniako Autodefentsarako Aire Armada Espainiako Aire Armada Koreako Errepublikako Aire Armada |
Unitate eraikiak | 9.860 |
Salneurria | 219.457 dolar (F-86E) |
Aldaerak | CAC Sabre Canadair Sabre North American F-86D Sabre North American FJ-2/-3 Fury |
Gerra Hotzaren lehenbiziko urteetan, paper garrantzitsua izan zuen, batez ere Koreako Gerran, Sobietar Batasuneko Mikoian-Gurevitx MiG-15 ehiza-hegazkinekin sekulako lehiak ospetsuak izan baitziren, jada hegazkinlaritzan klasikoak bilakatuak.
1994an Boliviako Aire Armadan azkenekoz zerbitzu eman zuen.