Norrköping

Norrköping (suedieraz ˈnɔrːˈɕøːpɪŋ ahoskatua) Suediako hiria da, Östergötland konderrikoa. Izen bereko udalerriko herriburua, 2016ko erroldaren arabera 83.561 biztanle ditu. Suediako hamargarren hiri handiena da.

Norrköping
urban area in Sweden (en) Itzuli
Strykjärnet eraikina Motala ibaian Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Suedia
KonderriaÖstergötland
Izen ofizialaNorrköping
Geografia
Koordenatuak58°34′46″N 16°08′58″E
Map
Azalera35,68 km²
Altuera0 m
Demografia
Biztanleria98.088 (2020ko abenduaren 31)
234 (2020)
Metropolia137,326
Dentsitatea2,34 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakbaliorik ez
http://www.norrkoping.se/

Geografia

Motala ström izeneko ibaiaren bokalean kokaturik, Itsaso Baltikoko portu nagusienetariko bat da.

Klima

    Datu klimatikoak (Norrköping)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 12.1 13.7 18.6 27.5 28.0 33.0 33.9 34.8 27.6 21.0 15.2 13.3 34.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 0.8 1.2 5.6 12.0 16.7 20.4 23.1 21.8 17.5 10.7 5.8 2.5 11.5
Batez besteko tenperatura (ºC) -1.7 -1.6 1.5 6.7 11.4 15.2 18.2 17.1 13.1 7.3 3.5 0.1 7.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -4.3 -4.4 -2.5 1.4 6.1 10.0 13.3 12.4 8.6 3.8 1.1 -2.3 3.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -28.1 -33.5 -24.4 -13.2 -4.0 -0.1 4.9 2.3 -4.6 -9.0 -15.9 -24.7 -33.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 31.7 23.1 27.3 29.7 36.4 49.7 61.9 59.0 55.3 47.3 47.7 38.9 508.2
Eguzki orduak 40 70 100 175 259 277 253 222 149 96 57 36 1734
Iturria (1): SMHI[1]
Iturria (2): SMHI 2002-2015[2]

Historia

Erdi Aroan Motala ström ibaiaren ur-jauzietan errotak ezarri ziren eta XII mendearen inguruan San Olaf eliza eraiki zen. 1283an aipatzen da lehenengo aldiz herri bat bazela bertan, David Appelgreen jaunak Skänninge monasterioari izokina arrantzatzeko baimena eman zion agirian. XIV mendean jaso omen zituen hiri eskubideak, idazkirik gorde ez bada ere.

Toki estrategikoa izanik hainbat borrokaren tokia izan zen mendeetan zehar. Iparraldeko Zazpi Urteko Gerran (1536-1570) hiriaren hegoaldea erabat erre zen eta Joanes III.a Suediakoak berreraiki zuen. Gustavo II.a Adolfok 1618an armagintza industria ezarri zuen bertan. Kaia berriztu zuen eta ehungintza jarduera ere abiatu zuen. Louis De Geer industriagizonak bultzada handia eman zion. XVII mendearen erdialdera 6.000 biztanle zituen eta Suediako bigarren hiri handiena zen.

1655ean sute berri batek hiria erre zuen eta 1719an errusiarrek harpilatu eta erabat suntsitu zuten. Johannisborg gazteluko harriak eraikin berriak egiteko erabili ziren. XVIII mendean bere industria izaera areagotu egin zen, hiru azukre findegi eta snus lantegi bat eraikiz. Halakoa zen bere garrantzia 1769an Suediako parlamentua bertan bildu zela eta 1800an Gustavo IV.a Adolfo Suediakoa bertako San Olof elizan koroatu zela.

XVIII eta XIX mendean Norrköping izan zen juduek bizitzeko baimena izan zuten hiri bakanetako bat. 1822 eta 1826an sute berriak izan zituen eta egurrezko etxe berriak egitea debekatu zen. Motala ibaiaren inguruan ontziolak, kotoi lantegia eta paper fabrika eraiki ziren.

Kirolak

IFK Norrköping futbol taldea da kirol talderik arrakastatsuena, Suediako indartsuenetakoa baita. 1897an sortu zen eta 13 Liga eta 6 Kopa irabazi ditu. 2015ean Liga eta Superkopa eskuratu zituen.

Norrköping Dolphins saskibaloi taldeak Suediako lau Liga irabazi ditu, azkena 2012an.

Ondasun nabarmenak

Erreferentziak

  1. Norrköping. Suediako Meteorologia Institutua.
  2. SMHI. (2015-2-22). Norrköping. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.