Normandiako Lehorreratzea

Normandiako Lehorreratzea (Neptuno Operazioa kode-izena) 1944ko ekainaren 6an (E-Eguna) Bigarren Mundu Gerrako aliatuek Normandiaren inbasioaren hasiera operazioa izan zen. Itsasotik egindako historiako inbasiorik handiena izan zen eta Alemania Naziari Mendebaldeko Frontea irekitzeko helburua zuen.

"E-Eguna"k hona birzuzentzen du. Artikulu hau Normandiaren Inbasioaren lehen egunari buruzkoa da. Gainontzeko operazioak artikulu horretan aipatzen dira. E-Eguna kontzeptu militar zabalagoa da eta E eguna (hizkera militarra) artikuluan aipatzen da.
Normandiako Lehorreratzea
Bigarren Mundu Gerra
Overlord operazioa eta Normandiaren inbasioaren parte. Mendebaldeko Frontea
Soldadu aliatuak, Normandiako kostaldea aurrean dutela
Data1944ko ekainaren 6a
LekuaNormandia,  Frantzia
Koordenatuak49°20′N 0°36′W
EmaitzaAliatuen garaipen erabakiorra
Gudulariak
AEB
 Erresuma Batua
Kanada
 Australia
Frantzia Askea
Zeelanda Berria
Herbehereak
Norvegia
Polonia
Belgika Belgika Askea
III. Reicha
Buruzagiak
Dwight David Eisenhower
Arthur Tedder
Bernard Montgomery
Trafford Leigh-Mallory
Bertrand Ramsay
Omar Bradley
Miles Dempsey
Gerd von Rundstedt
Erwin Rommel
Friedrich Dollmann
Indarra
156.000 soldadu 50.350 soldadu
Galerak
~10.264 hildako, zauritu edo desagertu ~4000-9000 hildako, zauritu edo desagertu

Operaziaren planifikazioa 1943an hasi zen. Inbasioaren aurreko hilabeteetan Aliatuek engainu militar nabaria egin zuten, Bodyguard Operazioa izenekoa, Alemania inbasioaren leku eta datarekin nahasteko. E-Eguna iritsi zenean eguraldia behar zena baino okerragoa zen, baina aldatzeak bi asteko atzerapena ekarriko zukeen, planak Ilargiaren faseak, itsasaldia eta egun bakoitzeko ordu zehatza baitzuen aurrera eraman ahal izateko. Adolf Hitlerrek Erwin Rommel Generalfeldmarschalla jarri zuen Atlantikoko Hormaren fortifikazioak indartzen, Aliatuen inbasioa egongo zelakoan.

Lehorreratzea anfibioa izan zen, baina lehenago aire eta itsasoz bonbardaketa masiboa egon zen, eta Ameriketako Estatu Batuetako 24.000 indar aerogarraiatu, Britainia Handia eta Kanadako paraxutisten lurreratzea aurreko gauean, gauerdian. Aliatuen infanteria eta dibisio armatuak goizeko 6:30ean hasi ziren lehorreratzen. Helburua 80 kilometroko fronte bati erasotzea zen, guztiak Normandiako kostaldean. Bost kode-izen jarri zitzaizkien bost hondartzei: Utah, Omaha, Gold, Juno eta Sword hondartzak. Haizeak zakar gotzen zuen eta, horregatik, Omaha eta Utah hondartzetan nahi baino ekiadlerako lehorreratu ziren. Militarrak hondartzara heldu aurretik ere nazien kontraeraso gogorra zuten aurrean. Kostan minak jarrita zeuden, eta metalezko tripodeak, egurrezko hesiak eta txarrantxak aurkitu zituzten aurrera joatea zailduz. Hildako gehienak Omaha hondartzan lehorreratu zirenen artean izan ziren, euren itsas-hegia aldapatsuagoa zelako. Gold, Juno eta Sworden hainbat herri fortifikatu etxez etxeko gerran garbitu zituzten, eta Golden jarritako bi bunker desaktibatu zituzten, tanke bereziak erabilita.

Aliatuek ez zuten lortu E-Egunean euren helburuak eskuratzea. Carentan, St. Lô eta Bayeux herriak Alemaniaren eskuetan mantendu ziren eta Caen ez zuten eskuratu uztailaren 21era arte. Juno eta Gold hondartzak batzea baino ez zuten lortu lehen egun hartan, eta bost hondartzen eremua ez zuten baru ekainaren 12ra arte; hala ere operazioa garrantzitsua izan zen, Aliatuek hanka bat jarri zutelako Frantzian eta hortik hilabetetan soldadu gehiago sartu eta Mendebaldeko Frontea osatu zutelako. Alemaniak 4.000tik 9.000ra arteko hildako izan zituen egun hartan. Aliatuek 10.000 baja, horietatik 4.414 konfirmatutako hildako. Museoak, memorialak, eta gerra-hilerriak nonnahi daude inguruan gaur egun.

Aurrekariak

1940ko maiatzaren 27tik ekainaren 4ra Britainiar Indar Espedizionarioaren eta Frantziako Armadaren 338.000 unitate Frantziako iparraldeko kostaldean itxita geratu ziren. Dinamo Operazioari esker bertatik ebakuatzea lortu zuten. Hirugarren Reichak Sobietar Batasuna 1941eko ekainean inbaditu zuenean Josef Stalinek presioa areagotu zuen Mendebaldeko Fronte bat irekitzeko. 1942an Sobietar Batasunak eta Ameriketako Estatu Batuek testu komuna argitaratu zuten: "... ulermen osoa lortu dugu Europan bigarren fronte bat irekitzearen urgentziari buruzkoa". Hala ere Britainia Handiko Lehen Ministroa zen Winston Churchillek AEBko Presidentea zen Franklin D. Roosevelt presionatu zuen inbasio hori atzeratzeko, AEBren laguntzarekin ere Aliatuek ez zutelako horrelako ekintzarik egiteko indar armatu nahikorik.

Frantziara bueltatu beharrean, Mendebaldeko Aliatuek Bigarren Mundu Gerrako Mediterraneoko Frontea indartzera ekin zioten, Britainiar tropak bertan zeudelako jada. 1943aren erdialdean Tunisiako gudua irabazi zuten aliatuek. Hortik Siziliaren inbasio aliatua abiatu zuten 1943ko uztailean, eta hortik aurrera, irailean, Italiaren inbasio aliatua hasi zen. Momentu horretan Stalingradeko guduan Sobietar Batasunak garaipen erabakiorra lortu zuen. 1943ko maiatzean Washingtoneko Konferentzia egin zen, eta bertan Kanalaren inbasioa hastea erabaki zuten. Hasierako planifikazioa, hala ere, lehorreratzeko zeuden medioen araberakoa egin zen, horietako asko Pazifikoko Gerran eta Mediterraneoan erabili ziren berdina. 1943ko azaroko Teherango Konferentzian Roosevelt eta Churchillek Stalini zin egin zioten bigarren fronte handi bat irekiko zutela 1944ko maiatzerako.

Lau leku proposatu ziren lehorreratze honetarako: Britainia, Cotentin penintsula, Normandia eta Pas de Calais. Britaina eta Cotentin penintsulak direnez, Alemaniak aukera izango zuen Aliatuen aurrera egitea mozteko istmo erlatiboki estu batean; beraz, bi leku horiek kanpo geratu ziren. Pas de Calais zen Britainia handitik gertuen zegoen puntua, eta horregatik Alemaniak nabarmenki defendatutako lekua zen. Gainera, espantsiorako aukera gutxi ematen zituen, hainbat ibai eta kanal daudelako inguruan. Normandian lehorreratzea aukerarik onena zen, aldi berean Cherbourg, Britainia eta Pariserako bideak irekitzen zirelako, eta hortik Alemaniara, baina Normandiak porturik ez zuenez, eraiki egin behar ziren. Horrela sortu ziren Mulberry portu artifizialak. Hobart's Funnies izeneko tanke bereziak ere eraiki ziren, bereziki hormak igo ahal izateko eta hondartzetan hobeto ibili ahal izateko.

Aliatuek 1944ko maiatzaren 1ean lehorreratzea planeatu zuten. Hasierako plana Quebeceko Konferentzian onartu zuten, 1943ko abuztuan. Dwight D. Eisenhower izendatu zuten SHAEFeko komandante eta Bernard Montgomery Britainia Handiko Indar Armatuetako 21. Taldearen komandante. Euren esku geratu zen inbasio osoaren planifikazioa. 1943ko abeduaren 31n plana lehen aldiz ikusi zuten, hiru dibisiorekin eta beste bi babesa emateko. Bi jeneralek berehala proposatu zuten eskala handitzea eta bost dibisiora pasatzea, aireko laguntzarekin eta beste hiru dibisiorekin laguntzen, Cherbourg azkarrago hartu ahal izateko. Handitzeko honek atzerapenak ekarri zituen eta Ekainera mugitu behar izan zuten operazioa. Azkenean hogeita hemeretzi dibisiok hartu zuten parte Normandiako Inbasioan: hogeita bi AEBkoak, hamabi britainiar, hiru kanadiar, poloniar bat eta frantziar bat. Guztira 1.000.000 bat unitate militar, guztiak Britainia Handiaren agintepean.

Operazioak

Kontinentearen inbasio handiari eman zitzaion kode-izena Overlord Operazioa izan zen. Lehen fasea inbasio anfibio bat eta lehen leku seguru baten ezarpena zen, Neptuno Operazioa deituta. Airetik egin zen operazioan Alemaniako zeppelinen produkzioa, erregaien distribuzioa eta hegazkinek lur hartzeko zuten lekuak erasotzea zen helburua. Operazio horri "Pointblank Operazioa" izena eman zitzaion. Aldi berean engainu operazio sofistikatu eta masiboa jarri zen martxan, "Bodyguard Operazioa" izenarekin.

Lehorreratzea Caen inguruan egindako paraxutisten eta unitate aerogarraiatuen operazioekin lagundu zen. Helburua Orne ibaiko zubiak eta Carentango iparraldea babestea zen. Amerikarrek euretzat haru zuten Utah eta Omaha hondartzak ziurtatzeko lana, eta euren helburua Carentan eta Saint-Lô lehen egunean hartzea zen, hortik Cotentin penintsula moztuz eta azkar Cherbourgeko portua bereganatuz. Britainiarrek Sword eta Gold hondartzak zituzten eta Kanadiarrek Juno hondartza, Amerikarren alboak babestuz eta Caen inguruan aerodromo bat eraikitzeko helburuarekin. Helburua lurraldea batzea zen, Avranches-Falaise lerroaren iparraldean, lehen hiru astetan. Montgomeryren ustez laurogeita hamar eguneko gudua izango zen guztira, Aliatuak elkarrekin Sena ibaira helduko zirenean.

Zinema

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.