Norman Mailer
Norman Mailer (Long Branch, New Jersey, Ameriketako Estatu Batuak, 1923ko urtarrilaren 31 – New York, Ameriketako Estatu Batuak, 2007ko azaroaren 10a) ingelesezko idazlea izan zen. Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen, eta hango bizikizunetan oinarri hartuta idatzi zuen bere lehen eleberria, J. Dos Passosen teknikaren ildotik: The Naked and the Dead (1948, Biluziak eta hilak). New Yorkeko alkatetzarako hautagai aurkeztu zen, eta Estatu Batuetako gizartean gertatu ziren gatazketan parte hartu zuen, MacCarthyren eta Vietnamgo Gerraren kontra, bereziki.
Norman Mailer | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Norman Kingsley Mailer |
Jaiotza | Long Branch (New Jersey), 1923ko urtarrilaren 31 |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | New Jersey Provincetown (en) ![]() Long Branch (New Jersey) Brooklyn |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | New York, 2007ko azaroaren 10a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Provincetown Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna |
Familia | |
Aita | Isaac Barnett Mailer |
Ama | Fanny Schneider |
Ezkontidea(k) | Beverly Rentz Bentley (en) ![]() Bea Silverman (en) ![]() Adele Morales (1954ko apirilaren 19a - 1962) Jeanne Campbell (1962ko maiatzaren 4a - 1963ko abenduaren 16a) Carol Stevens (en) ![]() Norris Church Mailer (1980ko azaroaren 11 - 2007ko azaroaren 10a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Boys High School Boys and Girls High School (en) ![]() Harvard Unibertsitatea (1939 - 1943) : Ingeniaritza aeronautiko |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, eleberrigilea, saiakeragilea, idazlea, antzerkigilea, poeta, zinema ekoizlea, film-muntatzailea, historialaria, biografoa eta antzerki aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | George Eliot, James T. Farrell, Henry James, Henry Miller, William Burroughs, John Dos Passos, Thomas Mann, Ernest Hemingway, William Faulkner, Pablo Picasso, Wilhelm Reich, Lev Tolstoi, Marcel Proust eta Fiodor Dostoievski |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia The 8th Street Club (en) ![]() |
Izengoitia(k) | Andreas Wilson |
Genero artistikoa | eleberria |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Armada |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Estatu Batuetan agertu zen mugimendu errealistak izan zuen idazle garrantzizkoena izan zen, eta bere garaiko gizartearen deskribatzaile zehatza eta artatsua izan zen. Mailerrenak dira, besteak beste: The White Negro (1957, Beltz zuria), saioa; Barbary Shore (1951, Barberiako itsasertza); An American Dream (1965, Amets amerikarra); Why are We in Vietnam? (1967, Zergatik gaude Vietnamen?).
1968an, The Armies of the Night (Gaueko gudarosteak) eleberria argitaratu zuen; obra horrekin hasi zen gertakizun errealen kronika egiten, kazetaritzatik oso hurbil. Joera horren eredu garbia da The Executioner´s Song (1979, Borreroaren kantua) eleberria. 90eko hamarraldian lanean jarraitu zuen. Hala, 1991n, Harlot's Ghost (Harloteko fantasma) argitaratu zuen, CIAri buruzko eleberria. 1996an Oswald idatzi zuen, 800 orrialdeko liburua; Kennedy lehendakariaren hiltzaileari buruzko biografia da. Mailerren azken eleberria The Gospel According to the Son (1997, Ebanjelioa Semearen arabera) lana izan zen. Mailerrek bere lan gehienetan gizartearen aurrean sentitzen zuen samintasuna erakusten zuen, eta bere filosofia liberala adierazten zuen. Gidoiak ere idatzi zituen, eta zenbait filmetan zuzendari- eta antzezle-lana ere egin zuen. Pulitzer saria irabazi zuen bere saiakera lanengatik.
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Norman Mailer ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.