Norman Foster Ramsey
Norman Foster Ramsey Jr. (Washington Hiria, 1915eko abuztuaren 27a - Wayland, Massachusetts, 2011ko azaroaren 4a) estatubatuar fisikaria da. Fisika ikasketak egin zituen, New Yorken, Columbia Unibertsitatean, eta Harvard eta Clevelandekoetan. 1940an ikertzaile gisa sartu zen Massachusettseko Teknologia Institutuan, eta partikula atomikoen azterketan espezializatu zen. Fisika Atomiko eta Fisika Teorikoko irakasle izan zen Harvardeko Unibertsitatean. 1970eko hamarraldiaren lehenengo urteetan eremu oszilatzaile bakartuak neurtzeko sistema bat asmatu zuen, eta "hidrogeno maser"-ak –irrada elektromagnetiko iturri bat, oso egonkorra– erabiltzea lortu zuen. 1989an, Wolfgang Paul eta Hans Georg Dehmeltekin batera, Fisikako Nobel saria jaso zuen, eremu oszilatzaile bereziak neurtzeko egindako lanarengatik. Azterketa horiei esker zehaztasun handiz definitu ahal izan da denbora, planetaren errotazioan oinarritutako sistema bazterturik, eta zesio-133aren metodoaren zehaztasun handiagoa frogatu da.
Norman Foster Ramsey | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Washington, 1915eko abuztuaren 27a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Boston |
Heriotza | Middlesex konderria, 2011ko azaroaren 4a (96 urte) |
Familia | |
Aita | Norman F. Ramsey |
Hezkuntza | |
Heziketa | Leavenworth High School (en) 1930) Columbia Unibertsitatea (1931 - 1940) Doktoretza : fisika Cambridgeko Unibertsitatea (1935 - 1937) |
Hezkuntza-maila | Artean graduatua Artean graduatua |
Tesi zuzendaria | Isidor Isaac Rabi |
Doktorego ikaslea(k) | William Nierenberg (en) Noel Robert Corngold (en) Norton Hintz (en) Ramon Brewster Hoff (en) Roger Allen Hegstrom (en) Reuven Opher (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Ernest Rutherford Maurice Goldhaber (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, unibertsitateko irakaslea eta fisikari nuklearra |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen 1940) Michigango Unibertsitatea Columbia Unibertsitatea Carnegie Institution for Science (en) (1940 - 1940) Harvard Unibertsitatea (1947 - 1986) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Frantziako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra Ameriketako Fisika Elkartea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-12-10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak