Norman Foster
Sir Norman Foster (Stockport, Manchester Handia, 1935eko ekainaren 1a - ) britainiar arkitektoa da.
Norman Foster | |||
---|---|---|---|
![]() (2018) | |||
1999ko uztailaren 19a - 2010eko uztailaren 6a | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Sir Norman Robert Foster | ||
Jaiotza | Stockport, 1935eko ekainaren 1a (88 urte) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Familia | |||
Aita | Robert Foster | ||
Ama | Lillian Smith | ||
Ezkontidea(k) | Wendy Cheesman (en) ![]() Elena Ochoa (en) ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Yale Unibertsitatea Burnage Academy for Boys (en) ![]() Manchesterreko Unibertsitatea (1956 - 1961) gradu : Arkitektura Yale School of Architecture (en) ![]() (1961 - 1962) master : Arkitektura | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | arkitektoa, politikaria eta diseinatzailea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Zientziaren eta Arteen Europar Akademia Berlingo Arteen Akademia Royal Academy of Arts Suediako Arteen Errege Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Académie d'architecture (en) ![]() | ||
Mugimendua | high-tech architecture (en) ![]() | ||
normanfosterfoundation.org | |||
![]() ![]() ![]() ![]() |
![](../I/Metro_bilbao_indautxu.jpg.webp)
![](../I/Metro_bilbao_bagatza.jpg.webp)
![](../I/Berlin_Reichstag_BW_2.jpg.webp)
![](../I/British_Museum_Great_Court_roof.jpg.webp)
Manchester-eko unibertsitatean arkitektura eta hirigintza ikasi zituen eta 1961ean diplomatu. 1964an arkitektura agentzia bat sortu zuen, Team 4 zeritzana, Wendy Cheeseman Foster (emaztea), Gorgie Wolton eta Richard Rogers arkitektoekin. 1967 arte jarraitu zuen agentzia horretan, Foster Associates sortu zuen arte emaztearekin batera. Berak egin zituen Londresen dauden estudioko planoak, lehenengoz 1972an eta bigarrenez 1981ean.
1968 eta 1983 artean Buckminster Fuller arkitektoarekin elkarlanean aritu zen hainbat proiektutan.
Egun, agentzia berean egiten du lan, orain Foster and Partners deritzana, beste arkitekto eta langile askorekin batera. Urtero hainbat proiektu egiten ditu, altzarigintza eta barrualdeko dekorazioarekin batera.
Euskal Herrian ezaguna egin da bere agentziak Bilboko Metroa deseinatu zuelako. Beronen beirazko sarrerak, lurrean sartzen diren hodi eliptiko itxurakoak, fosterito izenez ezagunak dira herritarren artean, Foster beraren abizenaren txikigarri gisa.
1999 urtean Pritzker Saria jaso zuen.
Lan garrantzitsuak
Euskal Herrian
- 1995 : Bilboko Metroa, Bilbo, (zatika inauguratua, oraindik guztiz amaitu gabe)
Munduan
- 1972 : Foster Associates Studio, Fitzroy Street, Londres, Erresuma Batua
- 1981 : Foster Associates Studio, Great Portland Street, Londres, Erresuma Batua
- 1982 : Renault taldearen biltegi nagusia, Swindon, Erresuma Batua
- 1985 : BBC Radio Centre, Londres, Erresuma Batua
- 1986 : Hong Kong Shanghai Bank, Hong Kong, Txina
- 1990 : ITN egoitza nagusia, Londres, Erresuma Batua
- 1991 : Mendeko dorrea (Century tower), Tokio, Japonia
- 1991 : Londres Stansted aireportua, Essex, Erresuma Batua
- 1993 : Carré d'Art kultura etxea, Nîmes, Frantzia
- 1995 : NTT Broadcasting Centre, Nagano, Japon
- 1995 : Zuzenbide Fakultatea, Cambridge, Erresuma Batua
- 1997 : Imperial War Museum, Duxford, Cambridgeshire, Erresuma Batua
- 1997 : Ipar Westfaliako Desein Zentroa 8(Design Zentrum Nordrhein Westfalen), Essen, Alemania
- 1997 : Commerzbank Dorrea, Frankfurt, Alemania, Europako etxe orratz handiena, 258,7 metro dituena (300 antenarekin). Alboko Messeturm dorrea gainditzen du, lehen Europako handiena zena.
- 1998 : Samsung Motors Bulego eta Erakusgela, Hego Korea
- 1998 : Hong Kong-eko nazioarteko aireportua, Chek Lap Kok, Hong Kong
- 1999 : Reichstag Alemaniako Parlamentuaren Eraberritze osoa, Berlin, Alemania
- 2000 : Museo Britainiarraren (British Museum) patio nagusiaren estalkia, Londres, Erresuma Batua
- 2001 : Milurteko Zubia (Millennium Bridge), Londres, Erresuma Batua
- 2002 : Londresko Udaletxea, Londres, Erresuma Batua
- 2002 : Her Majesty's Treasury Redevelopment, Whitehall, Londres, Erresuma Batua
- 2002 : Musika Zentroa, Gateshead, Erresuma Batua
- 2003 : Chesa Futura, Saint-Moritz, Suitza
- 2004 : Epaitegi Gorena, Singapur
- 2004 : Swiss Re bulego dorrea, Londres, Erresuma Batua
- 2005 : Millauko Bidezubia, Midi-Pyrénées, Frantzia
- 1996-2006 Wembley Estadio Nazionala, Londres, Erresuma Batua (eraikitzen)
Sariak eta izendapenak
- 1991 : Arkitekturako Akademia Frantsesaren urrezko domina
- 1994 : Arkitekto Amerikarren Institutuko urrezko domina (AEB)
- 1994 : Arte eta Letretako Ordenako kidea (Frantziako Kultura Ministerioa)
- 1997 : Merituaren Ordena (Erresuma Batua)
- 1999 urtean Pritzker Saria
- Royal College of Art-en kidea
- Royal Institute of British Architects-en kidea
- Foundation of London-en kidea
- Architectural Association in London-en lehendakari-ordea