Norman Dello Joio

Norman Dello Joio (New York, 1913ko urtarrilaren 24a - ibidem, 2008ko uztailaren 24a) estatubatuar musikagilea izan zen. Alemaniar musikagile Paul Hindemithen seme eta ikaslea, harekin egin zituen lehen ikasketak. Geroago, konposizio-eskolak eman zituen Sarah Lawrence Collegen. Musikagile oparoa izan zen, eta joera neoklasikoari jarraitu zion formaren erabilerari dagokionez. Haren obran, oroz gain, abesbatzarako obrak gailentzen dira. Lan nagusiak: harmonika eta ganbera-orkestrarako kontzertua (1942); Song of Affirmation (1992, Lekukoasun-kanta), abesbatza eta orkestrarako; Meditations on Ecclesiastes (1956), harizko orkestrarako (1957ko Pulitzer sariaren irabazlea); eta Evocations (1970, Oroitzapenak), abesbatza eta orkestrarako. Opera-lan batzuk ere idatzi ditu —Blood Moon (1961, Odolezko Ilargia), The Triumph of Joan (Joanen garaipena)—, eta zenbait pieza instrumental ere bai —Diversions (1975), pianorako—. Italiar jatorria agerian uzten duten erreferentziak nabari dira Dello Joioren zenbait lanetan, eta baita maisu izan zuen Paul Hindemith musikagilearen eragina ere.

Norman Dello Joio
Bizitza
JaiotzaNew York, 1913ko urtarrilaren 24a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaEast Hampton (New York), 2008ko uztailaren 24a (95 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaJuilliard School (en) Itzuli
City College of New York (en) Itzuli
Yale School of Music (en) Itzuli
Irakaslea(k)Paul Hindemith
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musikologoa, unibertsitateko irakaslea eta piano-jotzailea
Enplegatzailea(k)Bostongo Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Genero artistikoaopera
Musika instrumentuaorganoa
pianoa

IMDB: nm0426998 IBDB: 11588
Musicbrainz: 54a66846-3166-4b50-a73f-2ec70d8c32c4 Songkick: 490433 Discogs: 775265 Allmusic: mn0001462079 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.