Norman (musika taldea)
Norman 2007 urtean Eibarren, sorturiko rock musika taldea da.
Norman | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Eibar (Gipuzkoa) |
Musika mota | rock |
Urteak | 2007 - gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Gaztelupeko Hotsak |
Taldekideak | |
Alex Ariznabarreta Kepa Arakistain Beñat Narbaiza Gorka Bocos | |
Lehengo taldekideak | |
David Peñalba |
Ibilbidea
Taldea 2007an sortu zen eta 2009an Danbaka eta Bilbo Hiriko lehiaketetako finaletan jo zuten[1]. Urte hartan bertan atera zuten lehen diskoa, taldearen izena zeramana. Bigarren diskoa 2013an kaleratu zuten eta Perkins izena eman zioten, Alfred Hitchcock zuzendariaren Psikosia filmarekiko erreferentziarekin jarraituz, bertan Anthony Perkins aktoreak Norman Bates pertsonaia antzezten baitu[2]. 2017an Dorleak plazaratu zuen.
Diskografia
- Norman (Gaztelupeko Hotsak, 2009).
- Perkins (Gaztelupeko Hotsak, 2013)[3].
- Dorleak (autoekoiztua, 2017)[4].
Kolaborazioak
- Ametsen txokoan (Ataramiñe, 2013).
Erreferentziak
- «Norman — Gaztelupeko Hotsak» www.hotsak.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-25).
- «Norman. | Kontaizu» www.kontaizu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-25).
- Perkins. (Noiz kontsultatua: 2018-03-25).
- «Dorleak, by Norman» Norman (Noiz kontsultatua: 2018-03-25).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.