Normalizazio

Normalizazioa edo estandarizazioa produktu, zerbitzu edo jarduera industrial, ekonomiko edo zientifiko bati buruz zehaztapenak ezarri eta aplikatzeko prozesua da, horien kalitatea, segurtasuna eta funtzionaltasuna hobetze aldera. Zehaztapen, arau edo estandar horien bitartez produktuak eta zerbitzuak ezaugarri berdinekin eskaini eta jarduerak prozedura berdinak erabiltzeaz gainera, jarduerak sinplifikatu eta produktu eta zerbitzuen aldaera hutsalak baztertu eta horiekin egiten den lana erraztu egiten da. Adibidez, A4 orri tamaina normalizazioari esker mundu osora zabaldu den formatoa da eta horri esker, karpeta eta bestelako osagarriak beti tamaina horri jarraiki egiten dira besteak beste. Nazioartean aniz dira normalizazio lanetan diharduten erakundeak. Horien artean ezagunenetako bat mundu osorako estandarrak zehazten dituen ISO (International Organization for Standardization) erakundea da.

Artikulu hau produktu, zerbitzu edo jarduera baten normalizazio edo estandarizazioari buruzko da, beste esanahiei buruz jakiteko ikus Normalizazio (argipena)

Normalizaziorako nazioarteko erakundeak

  • ASME - American Society of Mechanical Engineers
  • CEE – Ekipo elektrikoak arautzeko batzordea
  • CENELEC - Comité Européen de Normalisation Electrotechnique – Normalizazio elektrotekniarako Europako batzordea.
  • COPANT – Arau teknikoen batzorde Panamerikarra
  • DIN - Estandarizazio Institutu Alemaniarra
  • AMN – Normalizaziorako Mercosur elkartea
  • EURONORMEuropar Batasunaren normalizazio erakundea
  • IEC - International Electrotechnical Commission
  • IEEE - Institute of Electrical and Electronical Engineers
  • IETF - Internet Engineering Task Force
  • ISO – Estandarizaziorako nazioarteko erakundea
  • ITU – Telekomunikaziorako nazioarteko elkartea (CCITT eta CCIR sartzen dira)
  • Nazio Batuen erakundeak: UNESCO, OMS, FAO.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.