Norma Mentxaka

Maria Norma Mentxaka Gonzalo (Santurtzi, Bizkaia, 1932 - ibidem 1976ko uztailaren 9a) tiroz hil zuen ultraeskuindar batek kalean, etxetik Santurtziko Sardinaren Eguneko ospakizunera zihoala. Hiltzailea ez zen inoiz atxilotu, ezta zein taldetakoa zen ofizialki adierazi ere.[1][2]

Norma Mentxaka

Bizitza
JaiotzaSanturtzi, 1932
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1976ko uztailaren 9a (43/44 urte)
Jarduerak
JarduerakBiktima

Biografia

1976ko uztailaren 9an Santurtzin bi gertaera izan ziren: amnistiaren aldeko manifestazioa eta sardinaren eguna. Lehenengoan, arrantzalez jantzitako ultraeskuindarrak infiltratu ziren, eta poliziaren konplizitatearekin eta manifestazioa amaitzen ari zenean, itsas ospakizunaren inguruan tiro egin zuten, bi pertsona zauritu zituzten eta buruan tiro batez hil zuten María Norma "Normi" Mentxaka Gonzalo. Infiltratu ziren ultraeskuindar batzuk hiriko ezagunak ziren, Kristo Rey gerrillariak, horien artean "el Txapel".[3]

Normak 44 urte zituen eta bere bizilagunekin jaitsia zen sardinaren eguna ospatzera Mendizabal kapitaina izeneko kalean tiroz hil zutenean. Norma erori zen lekua, lorez bete zen eta manifestazio handi bat egin zen Santurtzin. Herriko zortzi apaizek eman zuten hileta meza. Normaren doluak hiru egun iraun zuen, eta urteroko Karmengo Amaren prozesioa bertan behera geratu zen, baina hiltzailea ez zen inoiz atxilotu, ezta zein taldetakoa zen ofizialki adierazi ere.

Bilboko Instrukzioko bostgarren Epaitegiak diligentziak ireki zituen Norma hil ondoren, baina hilabete batzuk geroago,1976ko abenduan, artxibatu egin zituzten. Erabili zen argudioa honako hau: Ez zen nahikoa elementu agertu pertsona jakin bat akusatzeko, jazarritako delituaren egile, konplize edo estaltzaile gisa. Harrezkero, biktimaren senarra, Luis Fernandez Presa, eta haren hiru seme-alabak, Jose Luis, Roberto eta Margarita, saiatu ziren modu ofizialean onar zedin Norma Mentxaka ekintza terrorista batean hil zela. [4]

Erailketa gertatu zenetik 26 urte igaro ondoren, Auzitegi Nazionalak Norma Mentxakak ondorio guztietarako terrorismoaren biktimatzat hartzeko eskubidea zuela ebatzi zuen eta familiari ia 140.000 euroko kalte-ordaina ematea.[5][6][7]     

Halere, hiltzailea nor izan zen ez da inoiz argitu, ofizialki.

Erreferentziak

  1. Norma Mentxaka. Santurtzi: Nuevo Gobierno, nuevo asesinato. .
  2. «Euskal Memoria:-Euskal Memoriako blogak» www.euskalmemoria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-09).
  3. «Las victimas invisibles. Terrorismo de estado (V)» herritarbatasuna.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-09).
  4. «Las otras v�ctimas del terrorismo de estado - GARA» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-09).
  5. (Gaztelaniaz) Ordaz, Pablo; Aizpeolea, Luis R.. (2002-04-15). «La Audiencia considera víctima del terrorismo a una mujer asesinada por la ultraderecha en 1976» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-07-09).
  6. (Gaztelaniaz) «NORMI MENTXAKA.Guerrilleros de Cristo Rey.TERRORISMO DE ESTADO.» Kaos en la red (Noiz kontsultatua: 2021-07-09).
  7. (Gaztelaniaz) «Familiares de víctimas del franquismo presentan en el consulado argentino cinco nuevas denuncias contra Martín Villa» El Plural 2015-02-26 (Noiz kontsultatua: 2021-07-09).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.