Norika
Norika[1] (latinez: Noricum) K.a. II. mendean sortutako tribu zelten federazioa izan zen, egungo Austria iparraldea, Alemaniako Bavaria eta Esloveniaren mendebaldea hartzen zituena. Norikoek mugakide zituen tauriskoekin konfederazio bat eratu zuten.
K.a. 16an, Erromatar Inperioko probintzia bilakatu zen.
Geografia
Muga hauek zituen: iparraldean Danubioa (hau Erromatar Inperioaren eta germaniar herrialdeen arteko muga ere zen); mendebaldean Rhetia eta Vindelizia probintziak zituen, ekialdean Panonia mendebaldean, eta Italia hegoaldean.Hauek dira, gutxi gorabehera, eremu geografiko horretan dauden eskualdeak: Estiria, Carintia, Salzburgoko eskualdea, Behe Austriako eta Goi Austriako zati handi bat, Bavariako ekialdeko muturra eta Esloveniako zati bat.
Historia
K.a. VIII. mendean, Hallstatt kulturako herri zeltak bizi ziren bertan.[2]
Zesar Augusto enperadoreak eskualdea aske jarrai zezakeela erabaki zuen, Inperioaren estatu basailu modura. Julio-Klaudiar dinastiaren garaian, ordea, Inperioaren barnean sartu zuten, germaniarren aurkako defentsak hobetzeko.
Marko Aurelio enperadorearen garaian, Markomano Gerretan, kuadoen eta markomanoen presioa jasan zuen. III. eta IV. mendeetan ere pairatu zituen germaniarren erasoak, bereziki alaman herriarenak.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.
- Föll, H.. Iron and Steel in Early Europe. tf.uni-kiel.de (Noiz kontsultatua: 2022ko azaroak 28).
Kanpo estekak
120ko Erromatar Inperioko probintziak | |
---|---|
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre | |