Nord Stream 2
Nord Stream 2 (errusieraz: Северный поток — 2) gasbide bat da, Itsaso Baltikoaren azpitik Errusiako gas naturala Alemaniara eramaten duena. Proiektua 2011n abiarazi zuten, Nord Streamen edukiera bikoizteko asmotan. 2018an hasi ziren Nord Stream 2 proiektuaren lanak, beste gasbide bat eraikitzeko lehenbizikoaren ondoan. Gazprom da bazkide nagusia, akzioen % 51rekin.[1][2] Lanak 2021eko irailean amaitu zituzten, baina Errusiaren eta Europar Batasunaren arteko liskarrengatik ez zuten martxan ipini.
Nord Stream 2 | |
---|---|
Nord Stream | |
Kokapena | |
Ekonomia-eremu esklusibo | Exclusive economic zone of Germany in the Baltic Sea |
Kokapen fisikoa | Itsaso Baltikoa |
Ur-masa | Itsaso Baltikoa |
Historia eta erabilera | |
2022ko Nord Streameko gas isurketa | |
Kudeatzailea | Nord Stream 2 AG |
Dimentsioak | 1.234 () km |
Webgune ofiziala | |
2022ko irailaren 16an zulo bat agertu zen, ziurrenik sabotaje baten ondorioz, 2022ko Nord Streameko gas isurketa eragin zuena[3].
Erreferentziak
- Nord Stream gasbidea martxan jarri dute. Berria, 2011ko azaroak 9, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-26).
- Aranburu, Iker. Gasbidea ala galbidea?. Berria, 2019ko otsailak 17, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-26).
- Sagarzazu, Jokin. «Berlinek eta Moskuk «sabotajetzat» jo dituzte Nord Streameko isuriak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.