Norberto Xantengoa

Norberto Xantengoa edo Norberto Gennep (Gennep, c. 1085 Magdeburg, 1134ko ekainaren 6a) alemaniar artzapezpiku katoliko eta santua, Prémontréko Erregelapeko Kalonjeen Ordenaren sortzailea.

Norberto Xantengoa

13. Artzapezpiku katolikoa

1126ko uztailaren 18a -
Rudgar von Veltheim (en) Itzuli - Conrad of Querfurt (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Magdeburg (en) Itzuli
artzapezpiku


Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Magdeburg (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaGennep, 1080
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
HeriotzaMagdeburg, 1134ko ekainaren 6a (53/54 urte)
Hobiratze lekuaStrahov monasterioa
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, apaiz katolikoa, artzapezpikua, idazlea eta apezpiku katolikoa
Santutegia
Ekainaren 6 eta Ekainaren 6
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaPremontretar

Find a Grave: 6824588 Edit the value on Wikidata

Predikari ibiltaria izan zen Alemanian, Belgikan, Herbehereetan eta Frantziako iparraldean. Parisen, etorkizuneko lanean eragin zioten zistertarren erreformen lekuko izan zen. 1119ko Reimseko Kontzilioan, Kalisto II.a Aita Santuak Frantzian ordena erlijioso bat sortzea eskatu zion Norbertori. 1120ko Eguberri egunean jaio zen Prémontréko Erregelapeko Kalonjeen Ordena. Norbertok San Agustinen erregela zistertarren arau batzuekin aukeratu zuen. Monasterioa Laonetik gertu ezarri zen eta Europa osoko monjeak bertaratu ziren, eta ordena Europako beste herrialde batzuetara zabaldu zen.

1126an Honorio II.ak Norberto Magdeburgoko artzapezpiku izendatu zuen. Han, indar handiz defendatu zituen elizak botere zibilaren aurrean zituen eskubideak, Inbestiduren auzian.

1130eko zisman Inozentzio II.a aita santuaren alde egin zuen Anakleto II.a antipaparen aurka. Bere azken urteetan, Lotario II.aren kantziler eta aholkulari izan zen, eta 1133an Erromara armada bat gidatzeko konbentzitu zuen, Inozentzio berrezartzeko.

Gregorio XIII.ak kanonizatu zuen 1582an.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.