Norbert Wiener
Norbert Wiener (Columbia, Montana, 1894ko azaroaren 26a - Stockholm, Suedia, 1964ko martxoaren 18a) Estatu Batuetako matematikaria izan zen. A. Rosembluethekin batera zibernetika sortu eta definitu zuen, eta informazio-kontzeptuari oinarri matematikoa eman zion. 14 urte besterik ez zuela graduatu zen Matematikan, eta gerora Biologia ikasten hasi zen Harvarden; konturatu zen baina, laborategian ez zela oso trebea, eta utzi egin zuen karrera. Filosofia ikasten hasi zen, eta 18 urterekin lortu zuen doktoretza, matematika-logikaren gainean egindako tesiarekin. Gerora, informazio selektiboaz eta entropia negatiboaz aritu zen, eta bere lan ezagunena, informazioari buruzko teoria matematikoa, sortu zuen. 1948. urtean Cybernetics: or, Control and Communication in the Animal and the Machine (Zibernetika, edo animaliaren eta makinaren arteko komunikazioa eta kontrola) izeneko obra argitaratu zuen; bertan, kontrol automatikoa duten sistemen printzipioak eta aplikazioak azaldu zituen. Obra horrek eragin handia izan zuen hainbat alorretako zientzialarien artean. Wienerrek gizarte-zientzietan, eta bereziki psikologian, matematika aplikatzeko oinarriak ezarri zituen. Aipagarriak ditu orobat The Human Use of Human Beings (1954) eta Nonlinear Problems in Random Theory (1958).
Norbert Wiener | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Columbia (Missouri), 1894ko azaroaren 26a |
Herrialdea | ![]() |
Talde etnikoa | askenazia |
Heriotza | Stockholm, 1964ko martxoaren 18a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Vittum Hill Cemetery (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Leo Wiener |
Ezkontidea(k) | Margaret Engemann (en) ![]() |
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Tufts University School of Engineering (en) ![]() Peabody School (en) ![]() (1901 - 1903) Ayer High School (en) ![]() (1903 - 1906) Tufts Unibertsitatea (1906 - 1909) Harvard Unibertsitatea (1909 - 1910) Cornell Unibertsitatea (1910 - 1911) Harvard Unibertsitatea (1911 - 1913) Cambridgeko Unibertsitatea (1913 - 1914) Göttingengo Unibertsitatea (1914 - 1915) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Tesia | A Comparison Between the Treatment of the Algebra of Relatives by Schroeder and that by Whitehead and Russell (en) ![]() |
Tesi zuzendaria | Josiah Royce Karl Schmidt (en) ![]() |
Doktorego ikaslea(k) | Amar Bose (en) ![]() Bernard Friedman (en) ![]() Brockway McMillan (en) ![]() Lee Yuk-Wing (en) ![]() Donald Winston Tufts (en) ![]() Abe Gelbart (en) ![]() Sebastian Barkann Littauer (en) ![]() James Graham Estes (en) ![]() Henry Malin (en) ![]() Donald George Brennan (en) ![]() Gleason Willis Kenrick (en) ![]() Carl Frederick Muckenhoupt (en) ![]() Colin Cherry (en) ![]() Shikao Ikehara (en) ![]() Norman Levinson (en) ![]() Dorothy Walcott Weeks (en) ![]() George Zames (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa estatubatuar ingelesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, autobiografialaria, unibertsitateko irakaslea, psikologoa, informatikaria eta founder (en) ![]() |
Enplegatzailea(k) | Aberdeen Proving Ground (en) ![]() Massachusetts Institute of Technology (1919 - 1960) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
![]() ![]() | |
![]() |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.