Norbert Callens
Norbert Callens (Wakken, Belgika, 1924ko ekainaren 22a – 2005eko martxoaren 12a) txirrindulari profesionala izan zen.
Norbert Callens | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wakken (en) , 1924ko ekainaren 22a |
Herrialdea | Belgika |
Heriotza | 2005eko martxoaren 12a (80 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Parte-hartzailea
|
Bizitza
Profesionala izan zen 1945etik 1952ra bitartean. 1945etik 1950era bitartean Mercier taldearekin, eta 1951tik 1952ra Terrot taldearekin.
Norbert Callens egun batez izan zen Frantziako Tourreko lider 1949an, baina ez zuen sekula gehiago maillot horia jantzi: txirrindulariaren zaindarietako batek hotelean ahaztu bait zuen. Norbert Callensek hasiera lerroan kazetari baten kamiseta hori bat hartu behar izan zuen, eta hura jantzita egin zuen etapa.
Eroriko larri bat izan zuen mendate baten jaitsieran, 1949an. Gertaera haren ondoren, haren karrera ez zen askorik luzatu.
Palmaresa
1945
- Belgikako Itzulia
- Marcel Vergeat Kopa
- Mechelen-Leie
- 3. Flandrian Zeharrean
1946
1947
- Desselgem
1948
- Courtrain lehena
- Harelbeken lehena
1949
1950
- Belgikako klubetako garailea
- 3. Herbehereetako Itzulian
1951
- Belgikako klubetako garailea
- Mendebaldeko Flandriako garailea.
Emaitzak Frantziako Tourrean
- 1947ko Frantziako Tourra: 15. etapan abandonatu zuen
- 1948ko Frantziako Tourra: 9. etapan abandonatu zuen
- 1949ko Frantziako Tourra: 11. etapan abandonatu zuen, etapa garaipen bat lortu zuen eta egun batez liderra izan zen.
Erreferentziak
Artikulu hau katalanezko eta frantsesezko wikipedietatik itzulia da.