Noradrenalina
Noradrenalina (norepinefrina ere deitua) giltzurrungaineko guruinek jariatutako hormona da, C8H11NO3 formula duena. Katekolamina bat da, hots, katekol eta amino taldeak dituen molekula bat. Katekolamina guztien antzera tirosina aminoazidotik eratorria da.
Noradrenalina | |
---|---|
Formula kimikoa | C8H11NO3 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
SMILES isomerikoa | C1=CC(=C(C=C1[C@H](CN)O)O)O |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | nitrogeno eta karbono |
Mota | Katekolamina eta phenethylamine alkaloid (en) |
Masa molekularra | 169,18 Da |
Erabilera | |
Konposatu aktiboa | Levophed (en) |
Tratatzen du | neurogenic shock (en) |
Interakzioak | linezolid (en) , phenelzine (en) , trimipramine (en) , trimipramine (en) , trimipramine (en) , amitriptyline (en) , amitriptyline (en) , amitriptyline (en) , (E/Z)-doxepin (en) , (E/Z)-doxepin (en) , (E/Z)-doxepin (en) , imipramina, imipramina, imipramina, clomipramine (en) , clomipramine (en) eta clomipramine (en) |
Elkarrekintza | Adrenoceptor alpha 1A (en) , Adrenoceptor alpha 1B (en) , Adrenoceptor alpha 1D (en) , Adrenoceptor alpha 2A (en) , Adrenoceptor alpha 2B (en) , Adrenoceptor alpha 2C (en) , Adrenergic receptor, beta 3 (en) , Adrenoceptor beta 3 (en) , Adrenoceptor beta 2 (en) eta Adrenoceptor beta 1 (en) |
Haurdunaldia | Australian pregnancy category B3 (en) eta US pregnancy category C (en) |
Rola | alpha-adrenergic agonist (en) , sympathomimetic drug (en) , vasoconstrictor agents (en) eta Neurotransmisore |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | SFLSHLFXELFNJZ-QMMMGPOBSA-N |
CAS zenbakia | 51-41-2 |
ChemSpider | 388394 |
PubChem | 439260 |
Reaxys | 4231961 eta 2804840 |
Gmelin | 18357 |
ChEMBL | CHEMBL1437 |
ZVG | 102540 |
EC zenbakia | 200-096-6 |
ECHA | 100.000.088 |
MeSH | D009638 |
RxNorm | 7512 |
Human Metabolome Database | HMDB0000216 |
KNApSAcK | C00001424 |
UNII | X4W3ENH1CV |
NDF-RT | N0000147945 |
KEGG | D00076 |
PDB Ligand | LNR |
Bere egitura kimikoak antza handia du adrenalinarekin, baina horren aldean metilo taldea falta zaio. Halaber, adrenalinaren molekula aitzindaria da.
Hormona izateaz gain noradrenalina ere neurotransmisorea da, hots, neuronen arteko eta neurona bat eta beste zelula baten arteko mezu elektrikoen transmititzailea.
Jatorria
Giltzurrungaineko guruinek bi zati dituzte: azala eta muina. Azalak kortisona, kortisola eta aldosterona hormonak jariatzen ditu. Muinari, berriz, adrenalina eta noradrenalinaren ekoizpena dagokio.
Muinak nerbio-bukaera ugari ditu, oso inerbatua da. Azalak, aldiz, ez.
Nerbio-sistemaren hainbat neuronek (nerbio-sistema sinpatikoarenak, batez ere) noradrenalina ere sintetizatzen dute.
Funtzioa
Adrenalinaren antzera, noradrenalinak organismoa prestatzen du alarma egoera baten aurrean erantzun azkarra emateko: odoleko glukosa maila igo (gibeleko glukogenoaren hidrolisia sustatuz), erritmo kardiakoa areagotu eta odol-zirkulazioa bizkortzen du.
Hormona eta neurotransmisore honen beste efektu batzuk hauek dira:
- presio arteriala igotzen du (arterien basokonstrikzioa eragiten baitu)
- arreta eta kontzentrazioa bizkortzen ditu
- buruko funtzioetan eragina du. Esaterako, entzefaloan noradrenalina gutxi dagoenean depresiorako joera ager daiteke.
- noradrenalinaren maila txikiek logura, nekea eta depresioa eragiten dute.