Nora (2020ko filma)
Nora 2020 urtean eginiko euskal filma da, Lara Izagirre Garizurieta zornotzar zinemagileak idatzia eta zuzendua. Honek Nora izeneko 30 urteko neska gazte baten istorioa kontatzen du.
Nora (2020ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Jatorrizko hizkuntza | euskara gaztelania frantsesa ingelesa |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa eta Road moviea |
Iraupena | 100 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Lara Izagirre |
Gidoigilea(k) | Lara Izagirre |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Gariza Films (en) |
norafilma.com | |
- Artikulu hau 2020ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nora».
2020ko irailaren 18an estreinatu zen, Donostiako Zinemaldiaren Zinemira Sailean.[1]
Sinopsia
Nora aitona argentinar Nicolásekin bizi den 30 urteko neska gazte bat da. Meri lagunagen seme-alabak zaintzeaz eta herriko aldizkarian horoskopoa idazteaz arduratzen da. Hala ere, bidaia-idazle izatea du amets.
Aitonaren heriotzaren ondoren, Citroën Dyane 6 furgoneta bat jaraunsten du. Furgoneta horrekin errepide-bidaia egiteari ekingo dio Euskal Herriko kostaldean zehar.
Pertsonaiak
- Ane Pikaza: Nora
- Héctor Alterio: Aitite Nicolás
- Ramon Barea: Aita
- Klara Badiola: Ama
- Naiara Carmona: Meri
- June Isasi: Elene
- Paul Correa: Markel
- Kepa Errasti: Jon
- Iñigo Aranbarri: Joseba
- Joseba Usabiaga: Ander
- Loli Astoreka: Mari Feli
- Aia Kruse: Feli
- Peio Berterretche: Ximun
- Hegoa Negueloua: Hegoa
- Itziar Ituño: Gasolindegiko langilea
- Catherine Domain: Catherine
Erreferentziak
- «Zinemaldian ikusteko bost euskal film» Diario Vasco 2020-09-12 (Noiz kontsultatua: 2021-03-22).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.