Noomi Rapace
Noomi Rapace (Norén jaiotza izenez; Hudiksvall, 1979ko abenduaren 28a) aktore suediarra da. Espainiar jatorria du, bere aita Rogelio Durán flamenko abeslari badajoztarra zen.
Noomi Rapace | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Hilda Noomi Norén |
Jaiotza | Hudiksvall (en) , 1979ko abenduaren 28a (44 urte) |
Herrialdea | Suedia |
Lehen hizkuntza | suediera |
Familia | |
Aita | Rogelio Durán |
Ezkontidea(k) | Ola Rapace (en) (2001 - 2011) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Södra Latin (en) Skara School Scene (en) (1998 - 1999) |
Hizkuntzak | ingelesa suediera islandiera norvegiera daniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta zinema aktorea |
Altuera | 163 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
noomi-rapace.info | |
| |
Haurtzaroa Järnan igaro zuen eta gero Flúðirren (Islandia). 5 eta 8 urte zituen bitartean Flúðirren bizi izan zen bere ama eta ugazaitarekin. 7 urterekin, Hrafn Gunnlaugssonen Í skugga hrafnsins filman paper txiki bat izan zuen. Film horretan parte hartu izanak, aktore izatera bultzatu zuen. 1996an estreinatu zen telebistan Tre kronor telesailarekin.
1998tik 1999ra Skara Skolscenen ikasi zuen. 2000tik 2001era Theater Plaza, 2001ean Orionteatern, 2002an Teater Galeasen, 2003an Stockholms stadsteater antzeztokietan antzezteaz gain, Royal Dramatic Theatre-en ere aritu zen.
Noomi Rapace Ola Rapace aktorearekin ezkonduta dago. Noomi, Stieg Larsson idazle suediarraren Millennium Trilogian oinarritutako filmetan Lisbeth Salander pertsonaia antzezteagatik ezaguna da.
Filmografia
- Daisy Diamond (2007)
- Men Who Hate Women (2009)
- The Girl Who Played with Fire (2009)
- The Girl Who Kicked the Hornet's Nest (2009)
- Sherlock Holmes: A Game of Shadows (2011)
- Prometheus (2012)
- The Drop (2014)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Noomi Rapace |