Nona Gaprindaxvili
Nona Gaprindaxvili (georgieraz: ნონა გაფრინდაშვილი) (Zugdidi, 1941eko maiatzaren 3a) georgiar xake jokalaria da, Nazioarteko Maisu Handia eta emakumezkoen munduko xake txapelduna 1962tik 1978ra.
Nona Gaprindaxvili | |
---|---|
(1982) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | ნონა გაფრინდაშვილი |
Jaiotza | Zugdidi, 1941eko maiatzaren 3a (82 urte) |
Herrialdea | Georgia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Jarduerak | |
Jarduerak | xakelaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bere belaunaldiko emakumezko jokalari onena izan zen, eta Maisu Handi titulua eskuratzen lehenbiziko emakumea (1978an).
1962an Emakumezkoen Munduko Xake Txapeldun titulua eskuratu zuen Elizaveta Bykova, aurreko txapelduna, garaitzean. Beste lau aldiz irabazi zuen Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa, 1965, 1969, 1972 eta 1975ean. Txapeldun titulua 1978an galdu zuen Maia Txiburdanidze herrikidearen aurka.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nona Gaprindaxvili |
- (Ingelesez) FIDE
- (Ingelesez) Chessgames
Aurrekoa Elizaveta Bykova |
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna 1962-1978 |
Ondorengoa Maia Txiburdanidze |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.