Nomadland
Nomadland 2020ko Chloé Zhao txinatar zinema zuzendariaren film dramatiko bat da. Jessica Bruder kazetariaren Nomadland: Surviving America in the Twenty-First Century liburuan oinarritzen da. Frances McDormand, David Strathairn, Linda May, Charlene Swankie eta Bob Wells aktoreek antzeztu zuten.
Nomadland | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | Nomadland |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | theatrical release (en) eta eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta Road moviea |
Iraupena | 107 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Nomadland (en) |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Chloé Zhao |
Gidoigilea(k) | Chloé Zhao |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Frances MacDormand Peter Spears Dan Janvey Chloé Zhao |
Konpainia ekoizlea | Searchlight Pictures (en) |
Edizioa | Chloé Zhao |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ludovico Einaudi |
Argazki-zuzendaria | Joshua James Richards (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Colorado, Nevada, Empire (en) , Badlands National Park (en) , Wall (Hego Dakota), Arizona, Kalifornia eta Nebraska |
Argumentu nagusia | culture of the United States (en) , nomada, self-actualization (en) , autonomia, houselessness (en) , Lan-prekarietatea eta Bizimodua |
Historia | |
Jasotako sariak | Urrezko Lehoia Dallas-Fort Worth Film Critics Association Award for Best Film (en) Dorian Award for Film of the Year (en) Film onenaren Oscar Saria 93. Oscar Sariak |
Nominazioak | |
|
2020ko Veneziako Mostran estreinatu zen eta Urrezko Lehoia irabazi zuen.[1] Torontoko Zinemaldian Ikusleen Saria eskuratu zuen.[2] Donostiako Zinemaldian ere Perlak sailean eman zen. Bi Urrezko Globo Sari irabazi zituen: Film dramatiko onena eta Zuzendari onena.[3] Hiru Oscar Sari irabazi zituen: Film onena, Zuzendari onena eta Emakumezko aktore onena (Frances McDormand).[4]
Argumentua
Nevadako landa-eremuko hiri batek pairatutako kolapso ekonomikoaren ondoren, Fernek bere kamioneta prestatu eta gizarte konbentzionaletik kanpo nomada moderno gisa bizitzeari ekingo dio. Filmean Linda May, Swankie eta Bob Wells benetako nomadak ageri dira, zeinak Fernen aholkulari eta adiskideak izango diren Mendebaldeko Estatu Batuetako paisaia zabalean zeharreko esplorazio horretan.[5]
Aktoreak
- Frances McDormand: Fern
- David Strathairn: David
- Linda May: Linda, Fernen hiru aholkularietako bat
- Charlene Swankie: Swankie, Fernen hiru aholkularietako bat
- Bob Wells: Bob, Fernen hiru aholkularietako bat
- Peter Spears: Peter
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) 'Nomadland' de Chloé Zhao gana el León de Oro en el Festival de Venecia. Euronews (Noiz kontsultatua: 2020-9-12).
- (Ingelesez) ‘Nomadland’ Wins TIFF’s 2020 People’s Choice Award. IndieWire (Noiz kontsultatua: 2020-9-20).
- Edu Lartzanguren. (2021-01-30). «Kapitalismo garaikidearen inguruko lana, Urrezko Globoetako irabazle nagusia» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- «Espero bezala, 'Nomadland' izan da Oscarretako irabazle nagusia» Berria 2021-04-26 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- «Nomadland - Perlak» Donostiako Zinemaldia.
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)