Noirmoutier (uhartea)
Noirmoutier Vendéeko kostaldean dagoen itsasgorako uhartea da.
Noirmoutier (uhartea) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 20 m |
Mota | uharte eta Itsasgorako uharte |
Luzera | 20 km |
Azalera | 48,7 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°59′32″N 2°15′30″W |
UTC ordua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Kokapena | Ozeano Atlantikoa |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Loirerria |
Departamendua | Vendée |
Frantziako kantonamendu | Saint-Jean-de-Monts kantonamendua |
Frantziako udalerri | Barbâtre |
Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa |
Geografia
Uharteko udalerriek herri elkargo (communauté de communes) bat osatzen dute. Hona hemen udalerriak:
Kontinentearekin lotzen zaion Gois pasabidea (Passage du Gois) 4,5 kilometroko luzera du eta ospetsua da oso. Egunero bitan urak hartzen du, itsasgoran. Urtero Foulées du Gois izeneko lasterketa egiten dute, marea bizia hasten denean.
Historia
799an bikingoek bertan zegoen San Filiberto Tournuskoaren monasterioa eraso zuten, Europa kontinentalean egindako lehenengo erasoa izan zena.[1]
Santa Maria Eufrasia Pelletier bertan jaio zen 1796an.
2003an Natura 2000 sarean sartu zen. 2005eko Frantziako Tourraren atariko-etapa bertan egin zuten.
Erreferentziak
- Sawyer, Peter. The Viking Expansion. in: The Cambridge History of Scandinavia, Volume 1: Prehistory to 1520., 105 or..
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.