Nogaiera
Nogaiera[1][2] (ногай тили, ногайша) nogaien hizkuntza da, turkiar familiakoa. 87.000 inguru[3] hiztun ditu, Errusiako Dagestan, Karatxai-Txerkesia eta Txetxenia errepubliketan, Stavropol krain eta Astrakhan oblasten.
Nogaiera | |
---|---|
Nogayşa | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | ![]() |
Hiztunak | 87.119 (2010) |
Ofizialtasuna | ![]() ![]() |
Eskualdea | Kaukaso |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza hizkuntza nostratikoak Altaitar hizkuntzak Turkiar hizkuntzak Common Turkic (en) ![]() Kipchak (en) ![]() Kipchak–Nogai (en) ![]() | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza eranskaria |
Alfabetoa | alfabeto zirilikoa eta latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | nog |
ISO 639-3 | nog |
Ethnologue | nog |
Glottolog | noga1249 |
Wikipedia | nog |
UNESCO | 348 |
IETF | nog |
Endangered Languages Project | 2897 |
Karatxai-Txerkesian eta Dagestanen hizkuntza ofizialetako bat da, eta eskoletan irakasten da ikasgai bat gisa[4]. Bi aldizkari argitaratzen dira nogaieraz gaur egun: Шоьл Тавысы[5] (Xol tavysy, "esteparen ahotsa") astekaria, Dagestanen eta Ногай Давысы[6] (Nogai davysy, "nogaien ahotsa"), astean bi aldiz ateratzen dena, Karatxai-Txerkesian. TRT Turkiako irrati eta telebista agentziak astean behin irrati saio bat eskaintzen du nogaieraz[7].
Hizkerak
Hiru hizkera bereizi ohi dira [8][9]:
- aknogaiera ("nogaiera zuria"), Kubanen bizi diren nogaiek hitz egiten dutena;
- karanogaiera ("nogaiera beltza"), Dagestanen;
- nogaiera edo erdialdeko nogaiera, Stavropol krain.
Hizkuntza estandarra aknogaieran eta karanogaieran oinarritzen da.
Ezaugarriak
Nogaiera hizkuntza eranskaria da. Izenek kasua eta zenbakia markatzen dute, atzizkien bidez; horrez gain, atzizki posesiboak ere erabiltzen dira. Aditz formak orainaldia-geroaldia, geroaldia (zehaztua eta zehaztugabea) eta lehenaldia (zehaztua eta zehaztugabea) dira.
Idazteko sistema
XVIII. mendetik hasita, alfabeto arabiarrez idazten zen nogaiera[8]. 1928an alfabeto latinoan oinarrituta idazteko sistema bat sortu zen, eta 1938tik aurrera alfabeto zirilikoa erabiltzen da nogaieraz idazteko. 1950ko azken erreforma ondoren, honako hauek letrak ditu:
А а | Б б | В в | Г г | Д д | Е е | Ё ё | Ж ж |
З з | И и | Й й | К к | Л л | М м | Н н | Нъ нъ |
О о | Оь оь | П п | Р р | С с | Т т | У у | Уь уь |
Ф ф | Х х | Ц ц | Ч ч | Ш ш | Щ щ | Ъ ъ | Ы ы |
Ь ь | Э э | Ю ю | Я я |
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. Euskaltzaindiaren hiztegia. .
- Berria Estilo Liburua
- 2010ko Errusiako errolda orokorraren datuak
- Институт языкознания РАН
- Шоьл тавысы — Республиканская общественно-политическая газета Голос Степи. (Noiz kontsultatua: 2020-10-23).
- «Ногай Давысы» nogay-davysy.ru (Noiz kontsultatua: 2020-10-23).
- www.trt.net.tr (Noiz kontsultatua: 2020-10-23).
- Большая Российская Энциклопедия
- Termcat Centre de terminologia
Kanpo estekak
![]() |
Bisita ezazu Nogaiera Wikimedia Incubator proiektuan |