Noelia Maeso
Noelia Maeso Gómez (Palentzia, 1991ko martxoaren 18) diziplina anitzeko artista eta sortzaile ziberfeminista da.
Noelia Maeso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Palentzia, 1991ko martxoaren 18a (33 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Biografia
Noelia Maeso Gómez Palentzian jaio zen 1991eko Martxoaren 18an. Oinarrizko ikasketen ondoren, Palenciako Mariano Timón eskolan batxilergo artistikoa ikasi zuen. Eta Salamancako Unibertsitatean Arte Ederretako lizentziatura, 2014an bukatuz.
2015ean EHUren Leioako Arte Ederretako fakultatean Arte garaikide, teknologiko de performatiboa deritzon masterra ikasi zuen.
2016an Sevillan Proieiktu eta gune kulturalen kudeaketako masterra burutu zuen.
Eta 2018an Zaragozan Publizitate eta Diseinuko Online Marketinaren masterra egin zuen.
Joera artistikoa
Media Art deritzon artelanak sortzen duen diziplina anitzeko artista da. Sarean lan egitea, hezkidetza, eta praktika artistiko soziopolitikoak teknologiarekin lotuta lantzen ditu, artearen sisteman emakumeak duen kokapena aldarrikatuz. Genero ikasketekin eta ekintzailetzarekin elkargunean dauden kultura digitala eta artearen bitartez, erresistentzia guneak ikertzen ditu.
Bere ekoizpen artistikoa identitate zatikatuen dekostrukzioarekin lotuta dago eta gorputz konektatuen bilakaeran.
Ziberfeminismoak, haktibismoak eta VNS Matrix joerek ere eragina izan dute bere ekoizpenetan.
Plataforma A delako kolektiboaren partaidea
Gune publikoetan egiten diren ekintzen bidez, emakume artisten lana aitortzeko eta ikustarazteko lana egiten du. Kolektibo honen ustez, teoria feministaren ikuspuntutik, artearen historiak genero konbentzioak legitimatu eta betikotu egin ohi ditu. [1]
AIF ikerketa taldearen partaidea
EHUko "Arte Investigacion y Feminismos" delako taldearen partaide izan ohi da Noelia, 2016/18, 2019/20 aldietan. [2]
Sormen lanak
Kaleartean elkartearekin Siriako errefuxiatuek Europara etortzean bizi dituzten bizi-baldintzak birsortu zituen 2016an, soinuen bidez. [3]
Larvatum erakusketan "Enmascarados" edo gizarteak pertsonengan nola eragiten duen aurkeztu zuen Salamancako Fonseca delako arte esperimentalaren espazioan, 2015. [4]
Argitalpenak
- AIF taldearekin Arte, investigacion y feminismos liburuan parte hartu zuen 2018an. [5]
- Comisuras olerki liburuaren irudiak sortu zituen, Lara Herreroen olerkiak ilustratzeko 2018 an [6]
- Resistencia y Subversión en Internet desde la Praxis Artística Feminista liburuan parte hartu zuen 2019an [7]
- Noelia Maeso Gómez Artista e investigadora en la Facultad de Bellas Artes de la UPV/EHU
- Nuevas tecnologias y tendencias en la educacion UPV/EHUk antolatuta 2017an ekarpen hau idatzi zuen: La construcción identitaria en la red, como lugar de resistencia desde las prácticas artísticas ciberfeministas y el activismo digital. [8]
- Mujeres, Investigacion: Aportaciones interdisciplinares kongresuan, 2016an Sevillan ospatua:
- La construcción identitaria en la red, como lugar de resistencia desde las prácticas artísticas ciberfeministas y el activismo digital, pag. 431 [9]
Erakusketak
- 2021 Galatea. UPH/EHUko Hezkuntza fakultatean Twitterren argitaratzen duen ziberboot bat instalazioa. [10]
- 2021 Todo lo que no somos Fem Tour Truck delako erakusketan, Estokolmoko Cervantes institutuak antolatuta. [11]
- 2019 Doppelganger en Resilencia y stamina, Bilboko Bizkaia Aretoan.
- 2018 Todo lo que no somos Fem Tour Truck erakusketa ibiltarian, Espainian , Frantzia, Ekuador, Kolonbia, Mexico , USA.
- 2017 Female Jaca-n, Madrilen. Female FemArt-en, Ca La Dona, Barcelona. Female en Muerte a los grandes relatos ", Juana Francés Aretoan, Zaragozan. Txanda Bilboko ArteShop-en.
- 2016 Welcome refugges Basauriko Kaleartean
- 2016 Redención Sublima Eros-en, Sevillako Sublima espazioa. Duelo Ciudad Realeko Acento Cultural-ean.
- 2016 El silencio como introspección Tuterako María Forcada fundazioan.
- 2016 Confidencias mudas Logroñoko La Gota de Leche-n Artefacto festibalean .
- 2015 Larvatum Salamancako Fonseca Arte Experimentalen aretoan.
- 2015 Monumento Bilboko Rekalde aretoan.
- 2014 Niké en Da2, Domus Artium 2002 Salamancako Arte Garaikidearen zentroan.
- 2014 ¿Porqué si tanto me amas? Salamancako unibertsitatean, Hezkuntza, Berdintasuna eta genero indarkeriari aurre egiteko lana.
- 2013 Dibujo IV. Salamancako Crai pasabidean.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Tojal, Rosario Txaro Arrazola-Oñate. (2016-05-29). «Plataforma A, colectivo vasco para la incorporación normalizada de las mujeres en el sistema del arte» kult-ur 3 (5): 289–318. doi: . ISSN 2386-5458. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
- (Gaztelaniaz) «AIF» AIF (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
- (Gaztelaniaz) «Welcome refugees» Kaleartean (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
- (Gaztelaniaz) día, Salamanca RTVE al. «Larvatum» Salamanca rtv al día: El periódico digital de toda Salamanca (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
- (Gaztelaniaz) «Libro “Arte, Investigación y Feminismos”» AIF 2020-09-10 (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
- (Gaztelaniaz) «LibroPDF» Comisuras el libro 2020-03-15 (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
- Maeso, Noelia. (2019). FECIES 2019: RESISTENCIA Y SUBVERSIÓN EN INTERNET DESDE LA PRAXIS ARTÍSTICA FEMINISTA. FECIES: FORO INTERNACIONAL SOBRE LA EVALUACIÓN DE LA CALIDAD DE LA INVESTIGACIÓN Y DE LA EDUCACIÓN SUPERIOR, 599 or..
- (Gaztelaniaz) Maiz Olazabalaga, Inmaculada. (2019). Teknologia berriak eta Hezkuntza joerak. EHU, 185 or. ISBN 978-84-9082-604-1..
- «Investigacion_Genero_16.pdf» Disco Duro Virtual US (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
- «https://twitter.com/galateabot» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
- (Gaztelaniaz) «Todo lo que no somos» Fem Tour Truck 2019-12-27 (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).