Noel Clarasó
Noel Clarasó i Serrat (Bartzelona, 1899ko abenduaren 3a–1985eko urtarrilaren 18a) gehien gaztelaniaz baina baita ere katalanez idatzi zuen idazle eta itzultzaile katalana izan zen. Mota askotako liburuak eta lanak idatzi zituen: beldurrezko ipuinak, eleberri poliziakoak, gidoia, e.a.
Noel Clarasó | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1899ko abenduaren 3a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Bartzelona, 1985eko urtarrilaren 18a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, gidoilaria eta umorista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Jorge Dearán eta León Daudí |
Biografia
Enric Clarasó i Daudí eskultorearen semea izan zen. Haurtzaroan eta gaztaroan, bizitza ibiltari eta aldrebesa izan zuen. Filosofian eta Letretan eta Zuzenbidean lizentziaduna Madrilgo eta Bartzelonako unibertsitateetan, hurrenez hurren, laster bihurtu zen ikuskizunen munduko enpresaburu, eta herrialde askotan ibili zen.
1938an "Crexells" saria lortu zuen argitaratu gabe geratu zen Francis de Cer eleberriarekin. Bere bizitzan zehar, bi ezizen literario erabili zituen: Jorge Dearán eta León Daudi.
Mota askotako liburuak idatzi zituen: lorezaintzako eskuliburuak, eleberri psikologikoak, ipuin poliziakoak eta beldurrezko ipuinak, autolaguntzako liburuak... Hala ere, umoreari zor dio bere ospea gehien batean; bere esaldiak eta aipuak esaldi ospetsuen hiztegi guztietan agertzen dira.
Itzultzaile gisa ere aritu zen. Besteak beste, frantsesetik itzuli zuen 1963an Françoise Saganen Bonjour tristesse eleberria, esaterako. 1954an, José María Forquerekin elkarlanean, azkenaren bi filmetarako gidoiak eta elkarrizketak egin zituen: El diablo toca la flauta eta Un día perdido. Noel Clarasórena ere bada Hermenegildo Pérez, para servirle telesailaren gidoia, Carlos Larrañaga aktoreak antzeztua eta 1966an TVEk emana.
Aldizkari askotan idatzi zuen: La Vanguardia Española, Ya, ABC, La Gaceta Ilustrada, Historia y Vida.[1] Matas Ratos aldizkari satirikoaren zuzendaria izan zen era bai.[2]
Obra
- Crónica de varios males crónicos (Al Monigote de Papel, José Janés, 1945)
- Cuarto creciente, luna llena, cuarto menguante (Lauro, 1946)
- Enrique Segundo el Indeciso (Al Monigote de Papel, José Janés, 1946)
- La señora Panduro sirve pan blando (Al Monigote de Papel, José Janés, 1946)
- El arte de no tener amigos y de no dejarse convencer por las personas (José Janés, 1947)
- El asesino de la Luna (José Janés, 1947)
- La gran aventura de un hombre pequeño (Al Monigote de Papel, José Janés, 1947)
- Seis autores en busca de un personaje (1947; Plaza & Janés, 1981)
- El arte de perder el tiempo (José Janés, 1948)
- El arte de no decir que sí (José Janés, 1948)
- ¡Miedo! (José Janés, 1948)
- Pigmalión 1950 (Al Monigote de Papel, José Janés, 1948)
- Treinta años y un día (José Janés, 1948)
- La paz del hogar (Al Monigote de Papel, José Janés, 1948)
- Tres poetas junto al mar (Aguilar, 1949)
- Observaciones y máximas de Blas (José Janés, 1950)
- El libro de los tontos (Janés Editor, 1952)
- Albertina y yo (Enciclopedia Pulga 13, Ed. G.P., 1953)
- ¿Qué es una flor? (Enciclopedia Pulga 14, Ed. G.P., 1953)
- Biografía de un hombre cualquiera (Enciclopedia Pulga 107, Ed. G.P., 1954)
- Enciclopedia de la simpatía (Osa Menor, 1954)
- Inventario del reino vegetal (Enciclopedia Pulga 168, Ed. G.P., 1954)
- Antología del humor (Enciclopedia Pulga 300, Ed. G.P., 1955)
- El arte de tratar y maltratar a las mujeres (Plaza & Janés, 1955)
- Historia de una familia histerica" (Taurus, 1956)
- El camping (Ed. Miguel Arimany, 1956)
- Segunda antología del humor (Enciclopedia Pulga 395, Ed. G.P., 1956-57)
- Un benestar semblant, en catalán (Aymá, 1957)
- Vive más, vive mejor. Aprende a gozar la vida (Aymá, 1957)
- El libro de la vida agradable (Aymá, 1958)
- Quiero ser tu amigo (Prima Luce, 1959)
- Diccionario humorístico (Al monigote de papel, José Janés, 1951. Sintes, 1966)
- Departamento 10 (Círculo de Lectores, 1969)
- Breviario para todos los días del año (Bruguera, 1974)
- Plantas de adorno (Edicions Cedel, 1976)
- Jardinería doméstica (Cinco Estrellas Enciclopedia, 1979)
- Multiplicación de las plantas de jardín (Gustavo Gili, 1980)
- ¿Sabe usted comportarse bien? (Acervo, 1980)
- Clarasó (Nuevo Arte Thor, 1982)
- Un camí (Club Editor 1984, 1984)
- Antología de maravillas, curiosidades, rarezas y misterios (Acervo, 1990)
- Antología de textos y citas (Acervo, 1992)
- El tren que no llegó a su destino (Juventud, 1994)
- Antología de anécdotas (Acervo, 1995)