Noe-ren Ontzia (antologia)

Noe-ren Ontzia Antonio Zavalak atondutako bertso-antologia ezaguna da. 1979an plazaratua, egile desberdinen bertso paperak bildu zituen, gehienak anonimoak, nahiko gai bitxi baten inguruan: animalien gaineko bertsoak.

Noe-ren Ontzia (antologia)
Jatorria
Egilea(k)Antonio Zabala
Argitaratze-data1979
IzenburuaNoe-ren Ontzia
ArgitaletxeaAuspoa
Ezaugarriak
Genero artistikoabertsolaritza
Hizkuntzaeuskara

Edukia

Nahiz eta Bibliako izenburua izan, liburu honen edukiak ez dauka Noerekin inongo loturarik. Antologia egiteko garaian Zavalak hiru baldintza jarri zituen, alegia, anonimoak izatearena, lehorreko abereak edo piztiak izatea eta Hego Euskal Herriko bertsolariak izatea. Hitzaurrean etorkizunean Iparraldeko bertsolariena egiteko asmoa azaldu zuen baina azkenik ez zuen bete.

Jasotako bertso zaharrenak 1840koak dira. Liburu honen orrialdetan etxeko abere ugari topatuko ditugu: katua, astoa, zakurra, ahuntza... Baita ere mendikoak, adibidez, hontza. Horrela justifikatu zuen gaiaren aukeraketa: "Olakorik zergatik gertatu dan, errez soma genezake. Euskal bertsolaria, geienetan nekazaria izanik, abere-zalea izan da. Are geiago: aiekin bizi da, izketan ere egiten die, personak ez diranik etzaio bururatzen. Ta ala abere oiek bertso-gai biurtu zaizkio bein baiƱo geiagotan".[1]

Erreferentziak

  1. 12 or.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.