Noe
Noe (hebreeraz: נֹחַ, Nōaẖ; asirieraz: ܢܘܚ, Nukh; amhareraz: ኖህ, Noḥ; arabieraz: نُوح, Nūḥ; antzinako grezieraz: Νῶε, Nôe) Bibliako pertsonaia eta aitalehena da, Hasieraren arabera, Lameken semea eta Sem, Kam eta Jafeten aita.
Noe | |
---|---|
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Jaiotza | Mesopotamia |
Sexua | gizonezkoa |
Egoitza | Ararat |
Jarduera | nekazaria |
Familia | |
Aita | Lamech |
Ama | Bat-Enosh |
Ezkontidea(k) | Naama (Hasiera) |
Seme-alabak |
Uholde Handia eta Noeren ontzia
Jainkoak, gizateria zigortzeko, mundura Uholde Handia bidali zuenean, Noeri eta haren leinuari bizia barkatzea erabaki zuen, hura gizon prestu bakarra zelako. Orduan, ontzi bat egiteko agindu zion, eta ontzi hartan sartzeko bere leinua eta animalia-mota bakoitzetik bina. Hala, uholdea igaro ondoren, urak atzeratu zirenean, Noeren ontzia Ararat mendian pausatu zen eta handik hedatu ziren berriro animalia-mota guztiak lurrean barrena.
Kamen bekatua eta Kanaanen madarikazioa
Behin, ardo gehiegi edan zuelarik, Noe lokartu zen eta biluzik geratu zen lur gainean; orduan, haren seme Semek eta Jafetek begirune handiz estali zuten, baina Kamek barre egin zion, egoera hartan ikusita. Itzarri zenean, Noek Sem eta Jafet bedeinkatu zituen, baina Kamen seme Kanaan madarikatu, Kanaanen madarikazioa esan ohi dena opa eginez. Hau da, bekatua Kamek egin zuen, baina Noeren madarikazioa haren semeari erori zitazien, Kanaani. Horregatik, Kamen madarikazioa edo Kanaanen madarikazioa esaten zaio Noek Kamen bekatua zigortzeagatik egindakoari.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.