Noche de rock&roll
Noche de rock&roll (euskaraz Rock&roll gaua) Barricada rock taldeak argitaratu zuen lehenengo musika disko luzea izan zen, 1983an. Donostiako Tsunami estudioan grabatu zen; aurretik Iruñeko Txantrean Soñua disko-etxeak estudioan saiatu ziren baina ez zuten lortu. Ekoizleak Marino Goñi eta Barricada taldea bera izan ziren. Ramoncín abeslari madrildarrak, bestetik, ekoizpenean eta grabazioan lagundu zuen; esperientzia ez zen oso ondo atera eta taldeak hurrengo diskoan "Lentejuelas" kanta eskaini zion. [1][2] Diskoak Euskal Herrian arrakasta handia izan zuen eta bertan jasotako kanta askok oraindik-orain bizirik diraute.
Noche de rock&roll | |
---|---|
Barricada taldearen Rock, punk | |
Argitaratze data | 1983 |
Diskoetxea | Soñua |
Ekoizpena | Marino Goñi, Barricada |
Diskoaren abestiak
- «En la Silla eléctrica» - 4:32
- «Esperando en un billar» - 3:45
- «Alambre de espino» - 4:25
- «Que estalle la bomba» - 4:54
- «Esta es una noche de Rock&Roll» - 5:00
- «Sin ver la cara a nadie» - 4:30
- «Pídemelo otra vez» - 5:54
- «Picadura de escorpión» - 2:16
Taldea
- Enrique Villarreal, El Drogas: ahotsa, baxua eta koruak.
- Javier Hernández, Boni: ahotsa, gitarra eta koroak.
- Sergio Oses: gitarra, ahotsa eta koroak.
- Mikel Astrain: bateria.
Erreferentziak
- https://elblogoscurodelaluna.wordpress.com/2012/04/18/30-anos-de-barricada-30-curiosidades-para-conocerlos-mejor/
- https://web.archive.org/web/20150513061732/http://www.noticiasdenavarra.com/2013/10/01/ocio-y-cultura/cultura/una-historia-de-rocanrol Una historia de rocanrol, Fernando F. Garayoa, Noticias de Navarra, 2013ko urriaren 1a.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Abestien letrak.
- (Gaztelaniaz):Bideo ofiziala.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.