Noah Gordon (eleberrigilea)
Noah Gordon (Worcester, Massachusetts, Ameriketako Estatu Batuak, 1926ko azaroaren 11 – Dedham, Massachusetts, 2021eko azaroaren 22a) ingelesezko eleberrigilea eta kazetaria izan zen. Estatu Batuetako bere garaiko idazle hoberenetako bat.
Noah Gordon (eleberrigilea) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Worcester (Massachusetts), 1926ko azaroaren 11 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Dedham (Massachusetts), 2021eko azaroaren 22a (95 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, kazetaria eta argitaratzailea |
Lantokia(k) | Boston |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | secular Judaism (en) |
noahgordon.com | |
Bizitza
Kazetaritza eta Letretako ikasketak egin zituen Bostongo Unibertsitatean. Medikuntza ere ikasi zuen, gurasoek hala eskatuta, eta mundu horrekin lotu zen pixkanaka, ikasketak bukatu gabe utzi bazituen ere. 1951n, zenbait egunkarirentzat idazten hasi zen kazetari gisa, Worcester Telegram eta The Boston Herald argitalpenentzat, besteak beste. 1964an, kazetaritza zientifikoa egiten hasi zen. Psychiatric Opinion medikuntza-aldizkari ospetsuan argitaratzaile izan zen hamar urtez, eta Estatu Batuetako aditu handienetako bat izatera iritsi zen gai horretan.
Idatzi dituen eleberrien artean, aipagarriak dira The Rabbi (1965), The Death Committee (1969) eta The Jerusalem Diamond (1979).
Medikuntza gaitzat harturik, berriz, trilogia bat idatzi zuen: The Physician (1988), Shaman (1992,) eta Matters of Choice (1996). Hiru eleberri horietan, mediku-lanbidearen azterketa zabala eta sakona egiten du, Erdi Arotik hasita gaur egun arte. The Physician eta Matters of Choice eleberriek Gipuzkoako liburu-saltzaileek Donostiako Liburu Egunean gehien saltzen den liburuari ematen dioten saria irabazi zuten 1992an eta 1995ean, hurrenez hurren.
Orduz geroztik, The Last Jew (1999), Sam and Other Animal Stories (2002) eta The Bodega (2007) idatzi zituen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.