No (filma)
No (euskaraz Ez) 2012ko Pablo Larraín txiletar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Antonio Skármetaren argitaragabeko El plebiscito antzezlanean oinarritzen da. Gael García Bernal, Alfredo Castro, Luis Gnecco, Néstor Cantillana, Antonia Zegers, Jaime Vadell eta Marcial Tagle aktoreek antzeztu zuten.
- Artikulu hau Txileko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «No».
No (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2012 |
Izenburua | No |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia, Txile, Ameriketako Estatu Batuak eta Mexiko |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta zinema historikoa |
Iraupena | 118 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Pablo Larraín |
Gidoigilea(k) | Pedro Peirano (en) Antonio Skármeta |
Antzezlea(k) | |
Gael García Bernal Alfredo Castro (en) Luis Gnecco (en) Antonia Zegers (en) Marcial Tagle (en) Néstor Cantillana (en) Jaime Vadell (en) (Sergio Fernández Fernández (en) ) Diego Muñoz (en) Paloma Moreno (en) Paulo Brunetti Sergio Hernández (en) Elsa Poblete (en) Alejandro Goic (en) Amparo Noguera Patricio Achurra (en) Claudia Cabezas (en) Pablo Ausensi (en) Francisca Castillo (en) Pablo Krögh (en) Roberto Farías Morales (en) César Caillet (en) Richard Dreyfuss Patricio Aylwin Íñigo Urrutia (en) Pedro Peirano (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Pablo Larraín |
Konpainia ekoizlea | Participant (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Carlos Bezos (en) |
Argazki-zuzendaria | Sergio Armstrong (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Txile |
Argumentu nagusia | Chile, la alegría ya viene (en) eta Chilean national plebiscite, 1988 (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | Tromsø International Film Festival's audience award (en) |
Nominazioak | Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria 85. Oscar Sariak |
sonyclassics.com… | |
Berlingo Zinemaldian estreinatu eta Zilarrezko Hartza - Epamahaiaren Saria irabazi zuen.
Argumentua
1988an, nazioarteko presioak erreferendum bat deitzera behartzen du Augusto Pinochet, bere agintaldia beste zortzi urtez luzatuko al den galdetuz. 1973ko estatu kolpetik lehen aldiz, oposizioak 15 minutu izango ditu egunero telebistan, kanpainairen alorrean askatasunez adierazteko.
"Ez" aukeraren partaideek René Saavedra (Gael García Bernal) publizista gaztearen zerbitzuak hartzen dituzte. Renék indarrean den erregimenaren partaideak harritzen ditu, baina baita bere alderdikideak ere, kanpaina baikor bat plazaratzen baitu, bizipoza ardatz hartuta, bere ustetan hau delako zalantzatiak, gazteak zein edadetuak, erakarri ditzakeen gauza bakarra. Beldurrarazte eta presio saiakera ezberdinak jasan behar ditu Renék, besteak beste bere agentziako zuzendariaren aldetik, "bai" kanpainaren aholkularia da eta. Sondeoek eta emaitza partzialek "bai" aukeraren garaipen argi bat iragartzen badute ere, 1988ko urriaren 5eko gauean, Renék "ez" aukera erreferendumaren irabazle ikusten du sinestu ezin duela, Augusto Pinocheten erregimen militarraren amaiera eta txiletar trantsizio demokratikoa suposatzen duelarik.
Aktoreak
- Gael García Bernal: René Saavedra
- Alfredo Castro: Luis "Lucho" Guzmán
- Luis Gnecco: José Tomás Urrutia
- Antonia Zegers: Verónica Carvajal
- Marcial Tagle: Costa
- Néstor Cantillana: Fernando Arancibia
- Jaime Vadell: Sergio Fernández
- Pascal Montero: Simón Saavedra
- Diego Muñoz: Carlos
- Paloma Moreno: Francisca
- Sergio Hernández
- Alejandro Goic: Ricardo
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)