Nitrox
Nitrox urpekaritza teknikoan zein errekreatiboan erabiltzen den oxigeno eta nitrogeno nahaste bat da. Airea gutxi gorabehera %21 oxigeno eta %79 nitrogenoz osaturik dago. Nitrox edo aberastutako airea normalean aire arruntak baino oxigeno gehiago duen nahasketei deitzen zaie; hau da %21 baino oxigeno gehiago dutenei. Bi nahaste estandar daude Nitrox I, oxigeno %32 eta nitrogeno %68 duena eta Nitrox II oxigeno %36 eta nitrogeno %64 duena.
Nitrox erabiltzeko arrazoiak
Aire aberastua erabiltzearen abantaila handiena arnasten den gasean nitrogeno kopurua murriztea da. Gorputzak urpekaritzan xurgatzen duen nitrogenoak deskonpresio gaixotasuna (Bends) izatearen arriskua sortzen du. Arnasten den nitrogeno kopurua murriztean gaixotasun horiek jasateko arriskua murrizten da ere.
Nitrox erabiltzen, hondoko denborak luzatu egin daitezke. Deskonpresio gabeko mugak nitrogeno absortzioan oinarritzen direnez, nitrogeno gutxitzeak hondo denbora luzatzen du. Zenbait urpekarik Nitrox erabili ondoren neke gutxiago sumatzen dutela esaten dute (airea erabiltzearekin alboratuaz).
Nitrox erabiltzearen arriskuak
Oxigenoa 1.2-1.4 bar baino presio partzial handiagoetan toxikoa izan daitekeenez, Nitrox erabiltzea (honek aireak baino oxigeno kopuru handiago du) arriskutsua izan daiteke sakontasun jakin batzuetan. Hala ere arrisku hori erraz kudeatu daiteke nahaste bakoitzari dagokion sakontasun-muga errespetatuaz.
Nitrox-arekin zerikusia duen beste arrisku bat (duen oxigeno kontzentrazio handigoarengatik sortzen dena ere) oker erabiltzean su artu dezakeen produktu batean bihurtu daitekeela da. Arrazoi hau dela eta erabiltzen diren zilindro eta balbulak pertsonal espezializatuak garbitu eta egiaztatu behar ditu sarritan.
Nitrox inguruko mitoak
- Nitrox erabiltzean aire gutxiago kontsumitzen da: Arnasketa gehienbat odolak daraman karbono dioxido mailak kontrolatzen da eta ez arnasten den airearen oxigeno mailagatik. Arrazoi hau dela eta Nitrox arnasteak ez du zuzenean kontsumoarekin zerikusirik. Hala ere, kontsumoan erosotasuna bezalako beste faktore batzuek eragin zuzena izan dezakete.
- Nitrox arnasten duen urpekari batek ez du deskonpresiio istripu arriskurik: Arnasten den airean nitrogenoa dagoenez, nitrox erabiliaz deskonpresio istripu bat izan daiteke. Hala ere behar bezala erabiliaz, nitrox-ek gorputzean disolbaturiko nitrogeno kopurua asko gutxitu dezake eta honen bidez deskonpresio istripuaz izateko arriskua txikitzen du..
- Nitrox-ek narkosia gutxitzen du: Nahiz nitrox erabiliaz zenbait urpekarik narkosi gutxiago sentitu duten zenbait ikerketak hau probatzeko elementu zientifikorik ez dagoela argitu dute. Gaur egun nitrogeno narkosia eragina duela pentsatzen da eta ez nitrogenoak bakarrik.
- Nitrox sakoneko urpekaritzan erabiltzen da: Nitrox-ek aireak baino oxigeno gehiago duenez, nitrox erabiltzen duten urpekariek aiera erabiltzen dutenek baino sakontasun txikiagoan dute muga.
- Nitrox airea baino seguruagoa da: Behar bezala erabili an Nitrox-ek zenbait urperatze seguruago egiteko aukera ematen du. Baina nahasketa bat hautatu, botila mantenua eta oxigeno kontzentrazioa altuekin lan egiteko zailtasun gehigarriak direla medio zenbait jakitun ez daude nitrox seguruago dela esaten dutenekin ados.
Entrenamendua
Gaur egun nitrox erabiltzeko beharrezko diren entrenamendua eta ziurtagiriak eskaintzen dituzten talde ezberdinak daude. Normalean bi maila ezberdinetan banatzen dira: Oinarrizkoa (estandarreko nahasketa bat edo biak) eta aurreratua (nahasketa konplexuagoak). Beste edozein urpekaritza motan bezala entrenamendua ezinbestekoa da.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) American Nitrox Divers, Inc. International
- (Ingelesez) Nitrox Frequently Asked Questions