Nitrilo
Nitriloa egituran -C≡N taldea (nitrilo taldea) duen konposatu organikoa da. Pelouzek aurkitu zituen nitriloak 1834an.
Azido karboxilikoen deribatuak dira. Uretan ez dira urtzen, eta usain berezia dute. Besteak beste, amidak deshidratatuz eta metalen zianuroak alkil halogenuroekin erreakzionaraziz lortzen dira. Nitrilo garrantzitsuenen artean akrilonitriloa (H2C=CH-C≡N) eta azetonitriloa (CH3-C≡N) daude. Biak sukoiak dira, eta polimeroen eta kopolimeroen ekoizpenean nahiko garrantzi handia dute, lehenengoak bereziki. Kautxu sintetiko bat (kautxu nitriloa) akrilonitriloaren eta butadienoaren kopolimerizazioz lortzen da. Nitriloak toxikoak izaten dira gehienetan.
Ariketak
- Nitriloak lantzeko ariketa.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.