Nitrato

Nitratoa azido nitrikoaren gatza edo esterra da (NO3-). Nitrato organiko eta ez-organikoak daude; lehenengoen artean, ezagunak dira potasio nitratoa, sodio nitratoa (Txileko nitratoa), amonio nitratoa, etab.; nitrato organikoen artean, ezagunak nitroglizerina eta nitrozelulosa dira. Solido kristalizatuak dira, eta bismutilo nitratoa (BiO·NO3) eta gisako gatz basiko batzuk izan ezik, denak disolbatzen dira uretan. Nitratoak berotuz gero, oxigenoa askatu eta desegin egiten dira. Nitrato organiko askok eztanda egiten dute berotzen direnean edo elkar jotzen dutenean, nitroglizerinak bereziki. Hori dela eta, arriskutsua da erregaien inguruan jartzea. Naturan libre aurki daitezkeen sodio nitratoa eta potasio nitratoa izan ezik, beste guztiak industrian ekoizten dira. Nitrato alkalinoak, kaltzio nitratoa eta amonio nitratoa ongarri gisa erabiltzen dira nekazaritzan.

Nitrato
Formula kimikoaNO3
SMILES kanonikoa[N+(=O)([O-])[O-]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
MolView[N+(=O)([O-])[O-] 3D eredua]
Konposizioanitrogeno eta oxigeno
Azido konjokatuaAzido nitriko
Motanitrogen oxoanion (en) Itzuli eta lyate ion (en) Itzuli
Masa molekularra61,988 Da
Erabilera
Rolaprimary metabolite (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyNHNBFGGVMKEFGY-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia14797-55-8
ChemSpider918
PubChem943
Reaxys3587575
Gmelin17632
ChEBI1574
Human Metabolome DatabaseHMDB0002878 eta HMDB0015021
UNIIT93E9Y2844
KEGGC00244
PDB LigandNO3

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.