Nisha Ayub
Nisha Ayub (Malaka, Malaysia, 1979ko apirilaren 5a) pertsona transgeneroen eskubideen aldeko malaysiar ekintzailea da.[1]
Nisha Ayub | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Malaka, 1979ko apirilaren 5a (44 urte) |
Herrialdea | Malaysia |
Jarduerak | |
Jarduerak | emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, trans eskubideen aldeko ekintzailea eta Sexu-langile transgeneroa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Malakan jaio zen 1979an. Nahiz eta gizon jaio, bere burua emakumetzat dauka. 2000n Malaysiako erlijio-poliziak Ayub atxilotu zuen emakumez janzteagatik eta emakumezko jarrera izateagatik; hots, bertako xarian oinarritutako legedia urratu zuelakoan. Hori zela eta hiru hilabetez gizonezkoentzako kartzela batean espetxeratu zuten. Kartzelaldian zehar presozainen eta beste espetxekiden sexu jazarpena pairatu zuen.[1]
Espetxetik irtendakoan transgeneroen eskubideen aldeko ekintzaile bihurtu zen. 2010ean Justice for Sisters erakundearen sortzaileetako bat izan zen. 2014an SEED Fundazioa sortu zuen.[1]
2016an Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Sailak Adoredun Emakumeen Nazioarteko Saria eman zion, bere lana goraipatuz. Gainera sari hori jaso zuen lehenendabiziko pertsona transgeneroa izan zen.[1]
Erreferentziak
- Oria, Jose Angel. (2016-06-18). «Askotan jazarpenaren biktima izan diren transgeneroak, eskubideen aldeko lanean» Gaur8 (Noiz kontsultatua: 2017-09-20).
Kanpo estekak
Artikulu hau Malaysiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |