Niseo Sirakusakoa

Niseo (Sirakusa K.a. IV. mendea) Sirakusako tiranoa izan zen K.a. 351-347 artean. Niseo Dionisio I.aren eta Aristomakeren semea zen. Haren anaiak Hiparino eta Dionisio II.a ziren. Dionisio I.a gaixotu zenean, Dionek, Aristomakeren nebak, agindu zion tiranoaren semeen ondorengotza erregulatuko zuela (Hiparino, Dionisio eta Niseo). Hala ere, ahalginak alferrikakoak izan ziren. Dionisio hil ondoren, K.a. 367an, Dionisio II.ak, 30 urte zituela, boterea hartu zuen eta urte bat beranduago, Filisto filosofoaren laguntzarekin, Dion osaba Sirakusatik egotzi zuen, diktadura ankerra ezarriz, aitaren antzekoa. Dionisio II.a Caulonian zegoela, K.a. 357an, Dionisiok Sirakusako boterea berreskuratu ondoren, K.a. 354 arte tirania bat ezarri zuen. Urte horretan Kalipok hil zuen. Aldi honetan, Hiparino eta Niseo Lentinin errefuxiatu ziren eta han egon ziren Hiparinok boterea hartu arte. Dion hil ondoren, borrokaldi bat gertatu zen Kaliporen (Dionen hiltzailea) eta Hiparinoren artean. K.a. 352an, Hiparinok Sirakusako kontrola lortu zuen hiria ustekabean erasotzean, honela Dionisioren leinua berrezarri zuen. Hiparinok berak agindu zuen baina ez dago argi zeintzuk ziren Dionisio II.aren eskakizunak, jadanik Lokriko tiranoa zena. Hiparinok urte batez agindu zuen. Horren erailketaren ondoren, Niseo anaiak ordezkatu zuen. Iturriek diotenez, Niseo gehiegi edaten zuen eta emakumeekin eskuzabala zen. Herriak maite ez zuen arren, lau urtez agindu zuen. K.a. 347an, Dionisio Gazteak ekarritako mertzenarioen armada egonkortasun politikoa berregin zuen Niseo erbestera bidaliz.

AurrekoaSirakusako tiranoaOndorengoa
Kalipo
K.a. 351-347
Dioniso II.a
Niseo Sirakusakoa
Bizitza
JaiotzaAntzinako Sirakusa, K.a. IV. mendea
HeriotzaK.a. IV. mendea ( urte)
Familia
AitaDionisio I.a Sirakusakoa
AmaAristomache
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Antzinako Siziliako hiriak

Ikus, gainera

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.