Nisa (Turkmenistan)

Nisa (antzinako grezieraz: Νῖσος eta Νίσα eta Νίσαιον), Parthaunisa ere deitua, antzinako hiri bat da, Turkmenistango Ahalgo probintzian dagoena.[1]

Nisako partiar gotorlekuak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

MotaKulturala
Irizpideak ii, iii
Erreferentzia 1242
Kokalekua Turkmenistan
Eskualdea2Asia eta Ozeania
Koordenatuak 37°58′0″N 58°11′42″E
Izen ematea2007 (XXXI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Nisako gotorlekuak UNESCOren Gizateriaren Ondarearen zerrendari gehitu zitzaizkion 2007an. 77,90 hektareako eremu babestua eta 400,3 hektareako errespetuzko eremua hartzen dute.

Autore batzuek, Nisa, partiarren lehen hiriburuetako bat izan zela diote. Tradizionalki, Arsazes I.ak sortu zuen. Errege partiarren nekropolia izan zen, errege egoitza edo mausoleo bat izan zitekeenik sekula ezarri ez duten arren.

Mitridates I.a Partiakoaren garaitik aurrera, Mithradatkirt (partieraz: 𐭌𐭕𐭓𐭃𐭕𐭊𐭓𐭕 edo Mitridatesen Gotorlekua) bezala ezagutu zuten. K.a. I. mendean gertatutako lurrikara batek suntsitu zuen.

Erreferentziak

  1. Invernizzi A., Koshelenko G.A.. (1990). «Soviet-Italian Excavations in Old Nisa (Season 1990)» Mesopotamia (XXV): 47–50..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.