Nirmala Joshi
Nirmala Joshi (Syanja, Nepal, 1934ko uztailaren 23a - Kolkata, 2015eko ekainaren 23a), Ahizpa Nirmala izenaz ezaguna, indiar moja katolikoa izan zen. Brahman izeneko kasta hindu tradizionalaren sendi batean jaio zen, baina gazte zelarik katolizismora bihurtu zen. Abokatu lana utzi eta Ama Teresaren taldean sartzea erabaki zuen, txiroei laguntzeko. Ama Teresak, osasun-arazoak zituela eta, Karitateko Misiolarien buruzagitza utzi zuenean, Nirmala Ahizpa haren lekuan jartzeko aukeratu zuten.
Nirmala Joshi | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Ranchi (en) , 1934ko uztailaren 23a | ||
Herrialdea | Indiako Agindupeko Lurra India (1950eko urtarrilaren 26a - | ||
Heriotza | Kalkuta, 2015eko ekainaren 23a (80 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Kalkutako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | abokatua eta gizarte-langilea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Erlijio-ordena | Missionaries of Charity (en) |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/3/12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.