Nire herrixkaren intelektualak

Nire herrixkaren intelektualak (gaztelaniaz: Intelectuales de mi aldea) 1912 - 1913 Ramon Zubiaurrek egindako margolan ezaguna da. Bilboko Arte Ederren Museoan erakusten da.[1] Lan honen beste antzeko batzuk egin zituen Zubiaurrek, esaterako Nire herrixkaren agintariak.

Nire herrixkaren intelektualak
Jatorria
Sortzailea(k)Ramon Zubiaurre
Sorrera-urteaXX. mendea
Ezaugarriak
Kokapena
LekuaBilboko Arte Ederren Museoa
BildumaBilboko Arte Ederren Museoa
Inbentarioa82/68

Deskripzioa

Margolan honetan bost pertsona ikusten dugu, inguru natural batean kokatuta. Bostek kapela luze daramate baina batek kenduta du, adar batetik zintzilik. Ezkerrean hiruren talde bat dago,libuuak eskuetan hitz egiten ari dira. Beste bi maila beherago batean daude, horiek ere hitz egiten; hauen gorputzak ez ditugu ikusten, bakarrik buruak eta eskuak. Bosten arropak nahiko anakronikoak dira: nahiko dotorez jantzita, kapela luzeak batetik, abarkak bestetik, kontraesankorrak gertatzen dira. Eskuinean, mahai bat ikusten dugu. Mahaia jateko dago prestatuta zeren eta mantel zurin baten gainean pitxerrak eta sagarrak ikusten baitira. Pertsonen inguruan ikusten den paisaia Urkiolakoa izan daiteke.

Azterketa

1912an eta 1913an Ramon Zubiaurre Holandan bizi izan zen. Han margolaritzaren korronte garaikideak ezagutu zituen, batez ere alemanarrarena eta Roerich margolariarena, eta eragin hori nabaria da lan honetan.[2] Garai honetan Zubiaurre estilo pertsonalagoa garatzen ari zen: naturalismoa baztertuz, kolorearen osotasuna nabaria da lan honetan. Zenbait elementu zehaztasun handiak daude eginak, adibidez, aurpegiak, pitxerrak... Baina orokorrean, ez da horrela. Batez ere zerua aztertzen badugu, honek zirriborro bat ematen du. Lan guztian naïf kutsua nagusia da. Pertsonaiak xamurtasunez jasotzen ditu margolariak, asmo kritikorik gabe. Modu batez, galtzen ari den garai baten nostalgia sumatu daiteke. Orokorrean, irudiak nahiko ilunak dira, ez da horrela atzean ikusten den zerua eta mendiak; nolabait, kontrastea eragiten dute haien artean.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.