Nino Salukvadze
Nino Salukvadze (georgieraz: ნინო სალუქვაძე; Tbilisi, 1969ko otsailaren 1a) georgiar emakume kirol-tiratzailea da. Olinpiar Jokoetan bederatzi aldiz esku hartu duen lehenengo emakumea da, eta hirutan irabazi ditu dominak. Halaber, 2016an, Rio de Janeiron (Brasil), Tsotne Matxavariani, 18 urteko semearekin batera Olinpiar Jokoetan esku hartzean, hori egiten duen lehenengo emakumea izan da[1].
Georgia eta Errusia gerran zeuden Nino Salukvadze 2008ko Udako Olinpiar Jokoetako emakumezkoen 10 metroko aire pistolen lehiaketan Natalia Paderina tiratzaile errusiarrarekin lehiatu zen. Salukvadzek brontzea eta Paderinak zilarra irabazi ondoren, podiuma partekatu zuten; besarkatu, eta eskua eman zioten elkarri. Horrekin, bakearen aldeko keinua adierazi nahi izan zuten[2].
Ibilbidea
1988an Seulgo (Hego Korea) Udako Olinpiar Jokoetan esku hartu zuen lehen aldiz. 1988an, 1992an, 1996an, 2000an, 2004an SESBen banderapean, eta, aurrerantzean, 2008an, 2012an, 2016an eta 2020an Georgiaren izenean.
Olinpiar Jokoetako Emaitzak
Urtea | Txapelketa | Lekua | Proba
25 m. pistola |
Proba
10 m. pistola |
---|---|---|---|---|
1988 | Olinpiar Jokoak | Seul (Hego Korea) | 1. | 2. |
1992 | Olinpiar Jokoak | Bartzelona (Espainia) | 5. | 10. |
1996 | Olinpiar Jokoak | Atlanta (AEB) | 7. | 5. |
2000 | Olinpiar Jokoak | Sydney (Australia) | 11. | 25. |
2004 | Olinpiar Jokoak | Atenas (Grezia) | 8. | 10. |
2008 | Olinpiar Jokoak | Beijing (Txina) | 16. | 3. |
2012 | Olinpiar Jokoak | Londres (Erresuma Batua) | 15. | 33. |
2016 | Olinpiar Jokoak | Rio de Janeiro (Brasil) | 6. | 34. |
2020 | Olinpiar Jokoak | Tokyo (Japonia) | 31. |
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Shooting SALUKVADZE Nino - Tokyo 2020 Olympics» .. (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
- «Olympic shooters hug as their countries do battle - CNN.com» edition.cnn.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Nino SalukvadzeInternational Shoting Sport Federation gunean
- Nino SalukvadzeInternational Olympic Commitee gunean
- Nino SalukvadzaSports Reference.com (artxibatua)