Nino Rota
Nino Rota (Milan, Italia, 1911ko abenduaren 3a - Erroma, Italia, 1979ko apirilaren 10a) italiar musikagilea izan zen.
Nino Rota | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Giovanni Rota Rinaldi |
Jaiotza | Milan, 1911ko abenduaren 3a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1911ko abenduaren 4a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1979ko apirilaren 10a) |
Bizilekua | Milan Italiako Erresuma |
Heriotza | Erroma, 1979ko apirilaren 10a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Udako hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: tronbosi koronarioa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Curtis Institute of Music (en) Milan Conservatory (en) Q12390547 Accademia Nazionale di Santa Cecilia (en) |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Ildebrando Pizzetti Fritz Reiner Rosario Scalero Alfredo Casella Giacomo Orefice (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria, irakaslea, piano-jotzailea, aktorea, gidoilaria, soinu banda konpositorea, unibertsitateko irakaslea eta musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | opera sinfonia XX. mendeko musika klasikoa musika klasikoa |
Musika instrumentua | pianoa |
ninorota.com | |
|
Biografia
Musika-ikasketak Erroman egin zituen. Hamaika urterekin oratorio bat idatzi zuen. Aldi batez Estatu Batuetan egon ondoren, 1938an, Tarentoko Musika Lizeoko zuzendari izendatu zuten, eta 1939an Bariko Kontserbatorioko zuzendari. Pianorako eta orkestrarako musika, sinfoniak eta operak idatzi zituen: Ariodante (1942), I due timidi (1950), eta Il cappello di paglia di Firenze (1955).
Baina musika-lan gehienak zinemarako egin zituen, eta alor horretan izan zen ospetsu. 1933an sortu zuen zinemarako bere lehen lana, Raffaello Matarazzoren Treno popolare filmaren musika. Hasieran italiar zinemagileentzat bakarrik lan egin zuen, eta mugimendu neorrealistan parte hartu zuen. 1952tik aurrera Federico Fellini zinema-zuzendariaren film guztien musika sortu zuen eta horrez gainera, beste film askoren musika idatzi zuen: War and Peace; Rocco e i suoi fratelli; Il Gattopardo; The Goodfather I; The Goodfather II. Azken horregatik Oscar saria jaso zuen.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nino Rota |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.