Nino Burjanadze

Nino Burjanadze (georgieraz: ნინო ბურჯანაძე) (Kutaisi, 1964ko uztailaren 16a) Georgiako presidente ez hautatua izan zen 2003ko azaroaren 23tik 2004ko urtarrilaren 25era. Legelari eta politikari ezaguna da bere herrialdean, Georgiako Parlamentuko presidente ere izan da.

Nino Burjanadze


Georgiako presidente

2007ko azaroaren 25a - 2008ko urtarrilaren 20a
Mikheil Saakaxvili - Mikheil Saakaxvili

Georgiako presidente

2003ko azaroaren 23a - 2004ko urtarrilaren 25a
Eduard Shevardnadze - Mikheil Saakaxvili
Chairperson of the Parliament of Georgia (en) Itzuli

2001eko azaroaren 9a - 2008ko ekainaren 7a
Zurab Zhvania (en) Itzuli - David Bakradze (en) Itzuli

Europar Kontseiluko Biltzar Parlamentarioko ordezkoa

1999ko ekainaren 21a - 1999ko irailaren 24a

Member of the Parliament of Georgia (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakნინო ბურჯანაძე
JaiotzaKutaisi, 1964ko uztailaren 16a (59 urte)
Herrialdea Georgia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Familia
Ezkontidea(k)Badri Bitsadze (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaTbilisi State University (en) Itzuli 1986)
Lege Fakultatea, Moskuko Estatu Unibertsitatea 1990)
Hezkuntza-mailaPhD in Law (en) Itzuli
Hizkuntzakgeorgiera
errusiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, unibertsitateko irakaslea eta abokatua
Enplegatzailea(k)Tbilisi State University (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaGeorgiako Eliza Ortodoxo eta Apostolikoa
Alderdi politikoaDemocratic Movement – United Georgia (en) Itzuli

Facebook: BURJANADZE.N Twitter: BurjanadzeNino Edit the value on Wikidata

Biografia

1986an graduatu zen Tbilisiko Estatu Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean. Moskuko Estatuko Unibertsitatean ikasi zuen 1986tik 1989ra bitartean, eta 1990ean Nazioarteko Zuzenbidean doktoratu zen. 1991tik irakasle elkartua izan da Nazioarteko Zuzenbideko Fakultatean Tbilisiko Estatu Unibertsitatean. Mendebaldearen aldeko jarreragatik nabarmendu da, eta publikoki esan du Georgia Europar Batasunean eta NATOn lehenbailehen sartzea nahiko zuela.

Diputatu hautatu zuten 1995ean, eta OSCEko Parlamentuko Batzarreko lehendakariorde izan zen 2000ra arte. Eduard Xevarnadze presidentearen alderdian aritu zen 2002ra arte, hura utzi eta independenteen talde batean aurkeztu zen arte. Georgiako lehendakari izan zen 2003ko azaroaren 23tik 2004ko urtarrilaren 25era, Larrosen Iraultzaren ondorioz Eduard Xevardnadzek karguari uko egin ondoren.

Hurrengo hauteskundeetan Mikheil Sakaixvili presidente hautatu ondoren, Burjanadzek Georgiako parlamentuko lehendakaritzari ekin zion berriro. Baita geroago ere eta, 2007ko azaroaren 25etik 2008ko urtarrilaren 20ra bitartean, non Davit Bakradzek parlamentuko lehendakari gisa ordezkatu zuen.[1] 2013ko presidentziarako hauteskundeetara aurkeztu zen, baina Giorgi Margvelaixvilik irabazi zuen.[2]

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Nino Burjanadze» artikulutik itzulia izan da, 2022-08-12 data duen 30539447 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-08-12 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.