Ninja
Ninjak (japonieraz: 忍者) edo shinobiak (japonieraz: 忍び) Japoniako eliteko agenteak izan ziren, espioitza, infiltrazio, mozorrotze, hilketa eta informazio bilketa tekniketan trebatuak, gaur egungo komando berezien antzera. Ninpo izeneko ohore kode bat betetzen zuten eta 3 edo 4 urtetatik gogor entrenatzen ziren. Oraindik ere, herriaren imajinazioa mirestuta dauka ninjen kondairak.[1]
Gehienbat erabiltzen zituzten armak hauek ziren:
- Shuriken-ak
- Kunai-ak
- Ninja-tō edo Shinobigatana-k
Funtzioak
Ninja edo shinobiak (Shinobi-no-mono ere deitzen zaie) samuraiak izan zitezkeen eta gobernuak espioitza-lanak agintzen zizkien. Estatuak, adibidez, gizarte-talde bati janzkera jakin bat ezartzen zionean hasten zen haren lana. Haiek arduratzen ziren herrietara joateaz, agindu hori betetzen zela ziurtatzeko. Hiriek zergak ordaintzen zituztela ere berresten zuten. Boterearen zaindariak ziren, baina ez ziren soldatapeko hiltzaileak.[2]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Los ninjas, la guerrilla de élite de Japón» historia.nationalgeographic.com.es 2021-03-10 (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
- (Gaztelaniaz) «Samuráis y ninjas: las grandes mentiras históricas sobre los guerreros más letales de Japón» abc 2019-06-23 (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).