Ninfak eta satiro
Ninfak eta satiro (frantsesez: Nymphes et Satires) 1870an William-Adolphe Bouguereauek margotutako oihal gaineko olio-margolana da. Egun Ameriketako Estatu Batuetako Massachusettseko Williamstownen dagoen Clark Art Instituten gordetzen da. Akademizismo burgesaren estiloan kokatzen da.[1]
Ninfak eta satiro | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | William-Adolphe Bouguereau |
Sorrera-urtea | 1873 |
Izenburua | Nymphes et satyre |
Mugimendua | Akademizismoa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 260 () × 180 () cm |
Genero artistikoa | margolaritza mitologikoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Clark Art Institute (en) |
Bilduma | Clark Art Institute (en) |
Inbentarioa | 1955.658 eta L.2012.29 |
Historia | |
Erakusketak | Bouguereau & America (en) Salon of 1873 (en) |
Deskribapena
Urmael baten ondoan, ninfa talde batek satiro bat harrapatu du. Antza denez, satiroa ninfen bainua espiatzen ari zen. Ninfak pozik daude, gustura gertaerarekin, eta satiroa uretara bota nahi dute orain. Lau ninfek ondo helduta dute satiroa eta horietako batek, adarretik heldu duena, alegia, beste lagunei deitzen die jostaketan parte hartzeko.
Historia
1870an, William-Adolphe Bouguereauk lan hau margotu zuenean, margolaritzaren modek beste aldetatik jotzen zuten. Parisen urte horretan aurkeztu zen Ninfak eta Satiro hau eta urte bete geroago Inpresionismoaren margolariak plazaratu ziren. Horrek ulergarriago egin dezake berriro ere nola agertu zen margolana: Sterling Clark mende amaieran New Yorkeko Hoffman House Hotelean aurkitu zuen eta 1930. hamarkadan, lana biltegi batean baztertu zuten. Sterling Clarkek 1943an erosi zuen.
Iruzkina
William-Adolphe Bouguereauk haragikeriaren artista bezala ezaguna izan zen XIX. mendena. Dena dela, bere erotismoa ez da Parisko Saloiaren interesanteena. Margolan hau, neurri handi batean, barrokoko ondorengoa da baina Rubens baten indarrik gabe. Formak oso landuak erakusten ditu baina energiarik gabe.
Bouguereauren lan askotan, eta honetan ere bai, malezia eta tolesgabetasuna eskutik datoz, era asaldatzaile batez.[2]
Erreferentziak
- https://historia-arte.com/obras/ninfas-y-satiro
- Lucie-Smith, Edward: La sexualidad en el arte occidental. Destino, Bartzelona, 1992; 121 or. ISBN 84-233-2180-0