Ninbostratu

Ninbostratuak (ninbostratus) geruza asko dituzten hodei gris eta ilunak izaten dira, forma berezirik gabeak. Prezipitazio ugari eta iraunkorrak eragiten ditu, baina inoiz ez tximista edo trumoirik. Latitude epeletan azpialdea 300 eta 2.000 metro artean izaten da eta 3.000 metro inguruko lodiera izaten du[1].

Ninbostratuak

Ninbostratuak
Altitudea: Azpialdea 3.000 mtik behera
Prezipitazioa: Bai
Laburdura: Ns
Ikurra:

Sorrera

Fronte beroarekin edo okluituarekin lotzen dira. Aire masa beroa poliki poliki igotzen hasten da aire masa hotzaren gainean. Airea igo ahala hezetasuna kondentsatu egiten da eta geruza finak sortzen ditu, hostopilaren antzera. Lodiera handia hartzen duenean eguzki izpiek nekez zeharkatu dezakete eta grisak izaten dira.

Prezipitazioak

Azalera handian zabaltzen den hodeia izaten da, forma definiturik gabea, eta prezipitazio ugari eta iraunkorrak ekartzen ditu, ez ordea oso bortitzak. Zirimiria, euri langarra... Hainbat egun iraun ditzake.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.