Nina Simone

Nina Simone (jaiotza izenez, Eunice Kathleen Waymon; Tryon, Ipar Carolina, 1933ko otsailaren 21aCarry-le-Rouet, Rodanoren Ahoak, 2003ko apirilaren 21a) estatubatuar abeslari, konpositore, piano jotzaile eta giza eskubideen aldeko aktibista izan zen. Musika estilo mota ugari landu zuen, jazz, blues, rhythm and blues, gospel eta pop besteak beste.[1]

Nina Simone

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEunice Kathleen Waymon
JaiotzaTryon (Ipar Carolina), 1933ko otsailaren 21a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaCarry-le-Rouet, 2003ko apirilaren 21a (70 urte)
Heriotza modua: bularreko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Andy Stroud (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaJuilliard School (en) Itzuli
Allen School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Vladimir Sokoloff (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, musikagilea, jazz pianist (en) Itzuli, abeslaria, estudioko musikaria eta eskubide zibilen aldeko ekintzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Nina Simone
Genero artistikoasoula
jazza
musika klasikoa
bossa nova
bluesa
Ahots motakontraltoa
Musika instrumentuapianoa
ahotsa
DiskoetxeaBethlehem Records
Charly Records

ninasimone.com
IMDB: nm0800510 Rottentomatoes: celebrity/nina_simone IBDB: 112987
Facebook: nina.simone Twitter: NinaSimoneMusic Instagram: ninasimone MySpace: ninasimone Youtube: UCJ-FRbWianyv9q-Ly9whFQQ Vimeo: ninasimone TikTok: ninasimone Bandcamp: ninasimoneSouncloud: ninasimone Spotify: 7G1GBhoKtEPnP86X2PvEYO iTunes: 79798 Last fm: Nina+Simone Musicbrainz: 2944824d-4c26-476f-a981-be849081942f Songkick: 532964 Discogs: 10584 Allmusic: mn0000411761 Find a Grave: 7373342 Deezer: 744 Edit the value on Wikidata

Bere aita predikatzailea izan zen, eta bost neba-ahizpa eduki zuen. New Yorken musika ikasten hasi zen, eta Philadelphian ikasketekin jarraitzen saiatu bazen ere, ezin izan zuen. Bere salaketaren arabera, afroamerikarra zelako.[2]

"Nina Simone" izen artistikoa hartuta, Atlantic Cityn piano jotzaile eta abeslari ibili zen aldi berean "nightclub" batean. Modu horretan ekin zion bere ibilbideari, eta bereziki 1958tik 1974 arte 40 album baino gehiago grabatu zituen.[3]

70 urterekin hil zen, bularreko minbiziak jota, Frantzian.[4]

Biografia

Nina Simoneren ibilbidea bere herriko elizan abestuz hasi zen, aldi berean, pianoarekin zuen talentua erakutsiz, bi urte zituenetik jotzen zuen instrumentua. Hamabi urte zituela jendaurrean piano errezitaldi batean debuta egin zuen. Bere gurasoak lehen lerroan eseri ziren bera ikusteko eta mugitzera behartuak izan ziren publikoko beste pertsona zuri batzuek euren tokiak har zitzaten. Baina bere gurasoak lehen lerroetara itzuli arte jotzeari uko egin zion Simonek, eta hala izatea lortu zuen. Horrelako bizipenen ondorioz, urte batzuk geroago, Eskubide Zibilen Aldeko Mugimenduan parte aktiboa izan zen.[5][6]

Diskografia hautatua

  • Nina Simone and Her Friends (1957)
  • Little Girl Blue (1958)
  • The Amazing Nina Simone eta Nina Simone at Town Hall [live] (1959)
  • Forbidden Fruit (1960)
  • Nina Simone at the Village Gate (1962)
  • Nina Simone at Carnegie Hall [live] (1963)
  • Nina Simone in Concert [live] (1964)
  • I Put a Spell on You (1965)
  • Nina Simone Sings the Blues eta High Priestess of Soul (1966)
  • High Priestess of Soul (1967)
  • To Love Somebody (1969)
  • Black Gold (1970)
  • Baltimore (1978)
  • A Single Woman (1993)

Erreferentziak

  1. «Simone, Nina (Eunice Kathleen Waymon) – Jazz.com | Jazz Music – Jazz Artists – Jazz News» web.archive.org 2016-03-22 (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  2. (Gaztelaniaz) Clarín.com. «Nina Simone: la heroína negra de los derechos civiles y una historia de canciones revolucionarias, violencia de género y locura» www.clarin.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  3. (Gaztelaniaz) Gámez, Carles. (2015-04-13). «Nina Simone: una historia de dolor, intolerancia y locura | Actualidad, Moda» S Moda EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  4. (Ingelesez) «Nina Simone» Biography (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  5. (Ingelesez) Shatz, Adam. (2016-03-10). The Fierce Courage of Nina Simone. ISSN 0028-7504. (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  6. Nadine Cohodas. (2010). Princess Noire. Pantheon Books ISBN 978-0-375-42401-4. (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Ingelesez)[www.ninasimone.com Abeslariaren webgunea.]
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.